Bartzelonako Udalak eguzki farolak ipini ditu Llevant-eko Hondartzako itsas pasealekuan (EKIONA)
Korrosioarekiko erresistentzia handia duten beira-zuntzezko eguzki-farolak, kostaldeetarako bereziki diseinatuak
Llevant-eko eta Nova Mar Bella-ko hondartzen ondoan dagoen pasealekuak argiztapen berria du pasa den urteko abendutik. Hiriaren erdigunetik urrutien dauden hondartzetako itsas pasealekuak eguzki farolak estreinatu ditu.
Bartzelonako Udalak EKIONA enpresaren eguzki-farolak jartzearen aldeko apustua egin du. Gipuzkoan kokatutako enpresa honek, bere hastapenetik erakutsi du ingurumenarekiko, energia-eraginkortasunarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromezua, eguzki-argiztapenerako irtenbideak eskainiz. Kasu honetan, tokiko klima-baldintzak kontuan hartuz eta sare elektrikora konektatu beharrik gabe.
Orain dela gutxi egindako itsas pasealekuaren birmoldaketak, MOON serieko eguzki-farolak instalatu ditu, merkatuko modelo erakargarrienetako bat, azken belaunaldiko LED teknologiarekin. Beira-zuntzez fabrikatutako modelo honek, korrosioarekiko erresistentzia handiagoa du, kostaldeko faktore klimatikoei aurre egin ahal izateko, hala nola, hezetasuna, kresala eta haizea.
Fabrikatzaile beraren gainerako modeloek bezala, itsas pasealekuaren instalazioa, KENLOK zentralita adimentsuaz horniturik dago, zeinak farolaren parametro guztiak kontrolatzen dituen, behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko. Halaber, ILUMEK telekudeaketa-sistema erabiltzeko prestaturik daude, sistema honen bidez, eguzki-argiak urrutitik konfiguratu eta programa daitezke, online plataformaren bidez, era erraz eta seguruan. Aldi berean, telekudeaketa-plataformak instalazioaren jasangarritasun-datuak eskuragarri jar ditzake herritarrentzat, esate baterako, eguzkiaren energiak orduko ekoiztutako kW kopurua edota eguzki farolek zenbateko CO2 emisio eragotzi dituen ezagutzeko.
Hala, gero eta gehiago dira argiztapen iraunkorreko irtenbideak sustatzen dituzten hiriak, kaleak eta inguruak argiztatzeko eguzki-argiz elikatutako LED farolak ipiniz. Era horretan, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murrizten dira, izan ere, hauek dira berotegi-efektuaren eta, ondorioz, klima-aldaketaren eragile nagusiak.