BCAREk, errendimendu handiko bateria iraunkor eta lehiakorretan nikel-zink teknologia garatu eta aplikatzeko Europa mailako LOLABAT proiektuan hartzen du parte

Albisteak, Araba

Europako 7 herrialdetako 17 erakunderen partaidetza duen LOLABAT proiektua, Horizon 2020 programan sartu da, eta azken belaunaldiko Ni-Zn baterien garapena lortzeko 7 milioi euro baino gehiago jasoko ditu Europako Batzordetik

BCARE arduratuko da baterien karga-egoeraren (SOC) eta osasun-egoeraren (SOH) diagnostikorako algoritmoak garatzeaz

BCAREk, energiaren biltegiratzearekin erlazionatutako industriari balio erantsiko zerbitzuak emateko CIC EnergiGUNEtik sortutako spin off-ak, azken belaunaldiko bateriei aplikatutako Nikel-Zink (Ni-Zn) teknologia garatzea bultzatuko du, Europa mailako LOLABAT partzuergoaren barruan dituen funtzioen barruan. Proiektuak 7 milioi euroko diru-laguntza jasoko du EBren Horizon 2020 programaren barruan, eta bere helburua, Ni-Zn teknologiaren bitartez errendimendu handiko bateria iraunkorren eta prezioan lehiakorren ekoizpenean Europa erreferente global bihurtzea da.

Zehazki, BCAREk karga-egoeraren (SOC) eta osasun-egoeraren (SOH) diagnostikorako ereduak garatuko ditu, bateriak kudeatzeko sisteman integratzeko. Horrez gain, BCAREk proiektuaren beste fase batzuetan ere lagunduko du, hala nola Ni-Zn baterien ezaugarrien azterketan, alderdi arautzaileetan, BMSaren ikuspegiari dagozkion hasierako betekizunetan, eta arriskuen ebaluazioen eta bideragarritasun ekonomikoaren garapenean (LCCA). Horretarako, lehengaiei, mota horretako baterien osagaien prozesatzeari eta fabrikazioari, integrazioari, paketeen fabrikazioari eta prozesuko beste protokolo batzuen azterketari buruzko informazioa bildu eta horrekin lan egingo du, egungo alderdi arauemaileekin alderatzeko.

Proiektua urtarrilean jarriko da martxan, eta 39 hilabeteko epea du gauzatzeko. Partzuergoaren helburua, denbora tarte honetan, Ni-Zn bateriaren kimika berriaren etorkizun handiko ahalmenak agerian jartzea da, horiek direlako LiB (ion-litio) baterien ondoren energia eta potentzia dentsitate altuenak dituztenak, eta beraien kostua berunezko-azidozko baterien kostuaren gainetik baino ez dagoelako.

Gainera, teknologia horrek onura atera ahal izango die lehengaien ugaritasunari eta erabilgarritasunari. Horiek zenbait abantaila dituzte: elementu ez-toxikoak, segurtasun handikoak eta ihes termikoa izateko arrisku txikikoak dira, eta ingurumen-inpaktu mugatua eta birziklatzeko potentzial handia dute. Proiektuaren koordinatzaileek egindako kalkuluen arabera, LOLABATek energia egonkorraren biltegiratze-baldintzei ekingo die, 4.000 zikloko bizitza baliagarria izango duen Ni-Zn teknologia garatuz, zerbitzu publikoen sareetan eta industria-guneetan erabiltzen diren 6 kasutarako.

Ni-Zn teknologia, beraz, soluzio argia da Europa baterien merkatuan posizionatu dadin. Gaur egun, ekoizle estatubatuarrak edo asiarrak dira nagusi merkatu horretan. Teknologia berriek ateak irekiko dizkiote prezioaren ikuspegitik lehiakorrak izango diren bateria jasangarrien errendimenduari.

LOLABAT partzuergoan I+Gko zazpi erakunde daude ordezkatuta (SuperGrid, CEA, Stockholmeko Unibertsitatea, Helmholtz Institutua, Cergy Unibertsitatea, ZSW eta Genova University), sei enpresa txiki edo ertain (BCARE, AITEC, Accurec, Optima, InExtenso eta Sunergy) eta lau enpresa handi (EverZinc, EDP, RINA eta KME). Konfigurazioak balio-kate oso bat eskuratzeko aukera ematen du: lehengaiak eskuratzetik hasi, material berritzaile eta aurreratuetatik igaro, eta prototipatura, ekoizpenera, birziklapenera, bigarren bizitzara, bizi-ziklora eta ingurumenera.

Partekatu

Beste berri batzuk