Faes Farmak areagotu egingo du bere industria-ahalmena, eta, horretarako, instalazio berria eraikiko du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Albisteak, Bizkaia

Euskadiko talde farmazeutikoak 150 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du, eta 200 lanpostu sortzea instalazio berrian

Azken ekitaldiotan saldutako produktu-unitate kopurua nabarmen eta etengabe handitu da, eta, hazkuntzari eusteko, Faes Farmak erabaki du bere industria-ahalmena areagotzea eta, horretarako, proiektu bat jarri du abian, ekoizpen farmazeutikorako instalazio berri baterako; hura gauzatzeko aldia hurrengo 4 urteotan luzatuko da (2021-2024).

Instalazio berria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egongo da, ingurune pribilegiatuan; bertan, Taldea puntako beste teknologia-konpainia batzuekin batera egongo da.

Instalazio berriaz gainera, Leioan badu beste bat. Instalazio berria 50.000 metro koadro baino gehiagoko lursailean egongo da, eta, bertan, 27.000 m2-ko aztarna okupatuko du, 60.000 m2 eraiki izango ditu eta 100 milioi medikamentu-unitate baino gehiago fabrikatzeko ahalmena izango du.

Industria-muskulu hori handiagoa izateak aukera emango dio Faes Farma Taldeari hedapen organikorako plan estrategikoa betetzeko eta, hala, medikamentuen salmentak areagotzeko, bai nazio-mailan bai, zehazki, nazioarteko merkatuetan.

Inbertsioa 150 milioi euro ingurukoa izatea aurreikusten da, lursailaren erosketa, eraikuntza eta ekoizpen-ildo berrietarako makinen erosketa barne hartuta. Inbertsio hori 2021 – 2024 laurtekoan gauzatuko da, eta bere baliabideen eta kanpo-finantzaketaren bitartez finantzatuko da.

Azken bost urteotan (2016 – 2020) batez besteko hazkuntza urtean % 13koa izan da, sortutako eta saldutako ale-kopuruari dagokionez; 2015ean, 18 milioi unitate fabrikatu ziren, eta, 2020an, 34 milioi sortu dira. Hala,Taldearen ahalmena mugako egoeran dago aurreikusitako eskariari erantzun ahal izateko 2024an instalazio berria abiarazi arte; data horretan 50 milioi ale gainditzea aurreikusten du Faes Farmak.

Inbertsio horrekin, Taldeak bere plan estrategikoa gauzatu ahalko du eta bilastinarekin lortutako arrakastaren ondoren hazteko ikuspegiei eutsi eta, horretarako, pixkanaka handitu instalazio berrian fabrikatutako produktuen inguruko salmenta berriak.

Taldearen salmentetan aurreikusten den hedapen hori honako hauetan oinarrituko da:

. Geografikoki, espero den hazkuntza handian; dagoeneko ari dira lortzen Faes Farmaren berezko produktuen merkaturatze zuzenean nazioarteko merkatuetan, bereziki Latinoamerikako merkatuetan, non enpresa bertan ere baitago, bai eta Faes Farman fabrikatutako zenbait produkturen zeharkako merkaturatzean ere, herrialde askotarako lizentzien bidez.

. Datozen urteotan berrikuntzaren portfolioko produktu berrien inguruan espero den abiaraztean, konpainiak azken urteotan eginiko apustu irmoetako bat da, bereziki Taldearen hiru frankizia nagusietan (alergia, D bitaminaren eratorriak, digestiboa).

Helburuak

Industria-muskulua sendotzean, Faes Farma Taldeak datozen urteotan organikoki hazteko ahalmena bereganatzen du, eta epe ertainera eta luzera bere plan estrategikoa indartzen du, bere behar eta eskariekin bat datorren dimentsio berriaren bitartez.

Instalazio berriak ekarriko dituen beste onura batzuk:

– Faes Farmak oraindik landu ez dituen modu farmazeutiko berriak ekoiztea.

– Ekoizpen-efizientzia hobetzea eta, hala, kostuetan lehiakortasun handiagoa lortzea.

– Aurrezpenak izatea, gaur egun hirugarrenei azpikontratatzen zaizkien ekoizpenak integratzearen ondorioz.

– Herrialde exijenteenetako erregulazio-eskakizunak ahalik eta gehien betetzea.

– Trantsizio energetikoaren aldeko apustua egitea, ingurumen-konpromiso gisa, eta, horretarako, efizientzia- eta jasangarritasun-irizpide zorrotzenak betetzen, energia berriztagarriak erabiltzen eta hondakinak berreskuratzen dituzten instalazioak izatea. Helburua da egungo emisioak eta ingurumen-inpaktua murriztea.

– Fabrikazioko teknologia berriak aplikatzea eta, horretarako, 4.0 farmazia-industriako irizpideak betetzen dituen instalazioa sortzea, efizientzia, kalitatea eta segurtasuna (trazabilitatea) irabazteko ekoizpen-prozesuan, eta, hala, estandar zorrotzenetara egokitzen dela ziurtatzea.

– Lanpostu berriak sortzea. Hori horrela, Taldeak, berriro ere, kalitateko enplegua sortzearekin duen konpromiso soziala erakusten du. Instalazioa errendimendu osoan dagoenean, instalazioen plantillan 200 langile inguru gehiago beharko direla aurreikusten da.

Apustu esanguratsu horren bidez, Faes Farmak datorren hamarkadan bere hazkuntza posible egingo duten oinarriak finkatzen ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk