BCMaterials-ek bidaia bat denboraren zehar egitera gonbidatzen du Emakumeen Zientziaren bilakaera ezagutzeko
‘Emakumea + Zientzia = Denbora bidaia bat’ ekimenak 2. DBH arteko ikasleak bilduko ditu lehen kartel zientifikoa egitera gonbidatuko dituen erakusketa batean
Ekitaldia Leioako BCMaterials egoitzan izango da, otsailaren 10ean eta 11n, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Astearen baitan
BCMaterials, Material, Aplikazio eta Nanoegituren Euskal Zentroak ‘Emakumea + Zientzia = Denbora Bidaia bat’ aurkezten du, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Astearen barruan dagoen ekimena. Egingo den ekitaldi honek Bizkaiko hainbat hezkuntza zentrotako ikasleak elkartuko ditu. Erakusketa interesgarri bat eta ikasle hauen lehen kartel zientifikoa egiteko aukera dira BCMaterials ekimen honen erakargarritasunak. Jardunaldi hauek BCMaterials-en Leioako egoitzan egingo da, hau da Martina Casiano Plataforma Teknologikoan.
“Emakumea + Zientzia = Denbora Bidaia bat” ekimenaren helburua hau da: historian zehar garapen zientifiko eta teknologikoan emakumeek egindako lan garrantzitsua ezagutaraztea eta aintzat hartzea. DBH 2. mailara arteko ikasle gazteek parte hartuko dute. Jardunaldiek ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatu nahi dute.
Izenburuak adierazten duen moduan, ekitaldiaren gaia emakumeek zientzian izan duten rolaren bilakaera da, honako etapa hauek izango dituen kartelen erakusketa batean jasota:
- Iragana: STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arlo zientifiko eta teknologikoko emakume nabarmenenen errepasoa, bai nazioartean, bai Euskal Herrian.
- Oraina: BCMaterials-en material berrien zientzian ikerketa lana egiten duten emakume zientzialarien lana jasoko duten kartelak, baita ikerketa horrek gizartearen eguneroko bizitzan izan duen eta izango duen eragina eta aplikazioak ere.
- Etorkizuna: Erakusketaren zati honetan ikasleek bisitaren azken atalean egindako posterrak erakutsiko dira. Kartel hauek ikertzaileek egindako kartel zientifikoen egitura errepikatzea bilatuko dute. Ikasleek poster hauetan adar zientifiko eta teknologiko ezberdinen etorkizuna nola irudikatzen duten erakutsi ahal izango dute.
“Emakumea + Zientzia = Denbora bidaia bat’ jardunaldiek BCMaterials-en sorrerako helburuetako bat betetzen dute, hau da, dibulgazio zientifikoa gizartean sustatzea. Era berean, jarduerak Zentroaren beste misio batekin lotzen du bokazio zientifikoaren sustapena: zientzialari bikainen belaunaldi berriak prestatzea.
BCMaterials-i buruz
BCMaterials, Ikerbasquek (zientziarako euskal fundazioa), eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2012ko ekainean sortutako materialak, haien aplikazioak eta nanoegiturak ikertzeko zentro bat da. BCMaterials BERC´s-en sarean (Basque Excellence Research Centers-Bikaintasun Ikerketarako Euskal Zentroak) barne dago, eta zentroaren xedea materialen belaunaldi berrietan jakintza sortzea da, jakintza hori soluzio (multi)funtzionaletan eta gailu berrietan bihurtzeko gizartearen onurarako.
4.0 industriarako eta Internet of Things (gauzen interneta)-erako erabakigarriak diren sentsoreetan eta eragingailuetan erabiltzen diren materialak garatzen, ebaluatzen eta implementatzen ditugu. Gure ikerkuntza aplikazio biologiko eta biomediku aurreratuetarako materialetan, eta energiarako (energiaren sorrera eta biltegia) materialetan datza, besteak beste, gaur egungo teknologia berriak bultzatzen diren paradigmak direnak.