BIALeko Ekoizpen eta Ikerketa Unitate berria inauguratu dute Bizkaiko Teknologia Parkean

Bizkaia

Laborategi portugaldarrak 12 milioi euro inbertitu ditu azpiegituratan eta 28 milioi euro gehiago inbertitzeko asmoa du. Asturiasko Printzea buru izan da inaugurazio-ekitaldi ofizialean.  Txertoak eta diagnostikorako baliabideak garatzen eta merkaturatzen dituzten talde nagusienen artean kokatzen da BIAL. Proiektuari esker, Europako merkaturik garrantzitsuenetara sartu ahalko da BIAL.  Taldearen fakturazio-bolumenaren %10 immunoterapiari dagokio.  BIALek %20tik gorako hazkundea izan du Espainian.

BIAL

Asturiasko Printzeak inauguratu du gaur BIALEko Ekoizpen eta Ikerketa Unitate Integratu berria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Ekitaldian Portugaleko eta Espainiako agintariez gain, Euskadiko instituzioen ordezkariak egon dira.

Laborategi portugaldarrak 12 milioi euro inbertitu ditu planta berria eraikitzeko. Halaber, alergien kontrako txertoak eta diagnostikorako baliabideak garatzeko hainbat proiektu gauzatzen ari da konpainia, eta proiektuotan 28 milioi euro gehiago inbertitzeko asmoa du BIALek.

BIAL: erreferentziazko laborategia immunoterapiaren alorrean

“Ohorea da guretzat Asturiasko Printzea proiektu honen inaugurazio ofizialera etorri izana. Izan ere, proiektuak txertoen ekoizpenaren naiz ikerketaren egoera islatzen du eta oinarria da immunoterapia alergikoaren negozioa garatzeko; alor horretan lortu nahi baitu BIALek nazioarteko dimentsioa”, adierazi du BIALeko CEO den António Portelak.

276 kolaboratzailerekin, aipatu Bikaintasun Zentroak BIALek Espainian dituen giza-baliabideen %28 biltzen du eta fakturazio-bolumenaren %10 immunoterapia arloari dagokio. Era berean, I+Gn aritzen den diziplinarteko taldea du, biologian, bioteknologian, medikuntzan eta farmazian adituak diren 20 teknikari eta zientzialariez osatua. “Ezagutza tekniko zabaleko taldea dugu eta baldintzak betetzen ditugu immunoterapiaren negozioan jauzi kualitatiboa eman ahal izateko, batez ere txerto berriak merkaturatzeari dagokionez, 2015erako aurreikusten dugu-eta”, berretsi du António Portelak.

BIALek Bizkaiko Parkean dituen instalazioek 4.200 m2 hartzen dute eta bertan 250.000 txerto eta diagnostikorako baliabide ekoizten dira; izan ere, urteko 2 milioi txerto ekoitz daitezke.

Horrela, BIALek lehiakortasun-egoera altua hartzen du bere gain, negozio-arlo berean jarduten diren beste konpainia farmazeutiko atzerritarren aldean. Hala, taldeari Europako beste merkatu garrantzitsuetara, hala nola, Alemaniara eta Frantziara sartzeko bidea erraztu zaio, bai eta Polonian, Austrian, Suitzan eta Hungarian merkaturatzeko ere.

BIALeko planta berriak oinarritzat dituen bioteknologia-prozesuei esker, alergiei aurre egiteko txerto pertsonalizatuak, alergeno errekonbinanteak, autotxertoak eta txerto mikrobiologikoak ikertu eta ekoiztu ahalko dira, eta alergietarako diagnostikoak in vivo eta in vitro egin ere bai. Horrez gain, proiektuak Ekoizpen Jardunbide Egokiak biltzen ditu (cGMP) eta erakunde arautzaileek –hain zuzen ere, FDA amerikarra eta EMA europarra– ezarritako baldintzei erantzuten die.

Partekatu

Beste berri batzuk