Euskaltelek eta Owl Genomicseko Azucena Castrok, AED 2012 sariak jaso dituzte

AED

Alberto Garcia Erauskin, Mari Feli Arrizabalaga, Matilde Elexpuru eta Azucena CastroAED, Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresa bat eta zuzendari bat saritu ditu aurten: Azucena Castro, Owl Genomics enpresako zuzendari orokorra alde batetik eta Euskaltel konpainia, bestetik. Aurten VI.edizioa bete duten sari hauek, Mari Feli Arrizabalaga, Izar Cutting Tools enpresako kontseilari ordezkaria ere saritu dute. AED sariek ibilbide profesional arrakastatsua, berrikuntzaren aldeko ahalegina eta kontziliazio politikak abiaraztea, I+G+b jarduerak bultzatzea eta enpresaren barruan jarduera egokien eredu izan daitekeen beste edozein jardun saritzen dute.