Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma banaketa

Bizkaia

27 erakundek Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma jaso zuten, Miguel Angel Lujua, EUSKALITeko Presidentea eta Mutualiako Zuzendari Gerentearen, eta Mikel Ugalde, EUSKALITeko Zuzendariaren esku, Gasteizko Artium-ean.

2010. urtean 70 erakundek EUSKALITeko Kanpo Kontraste zerbitzua gainditu zuten, hauetatik 15 hezkuntza zentro, 4 industria eta loturiko zerbitzu erakunde, 4 zerbitzu erakunde, osasun zentro bat eta Herri Administrazioko 3 entitatek Diploma lortu zuten.

Miguel Angel Lujua, Mutualiak jarraituriko Bikaintasunaren bidea deskribatu zuen, baita lorturiko gertaerarik garrantzitsuenak ere, hala nola zilarrezko Q-a 2005ean, urrezko Q-a 2008an eta Kalitateari Iberoamerikar Saria 2009an, lidergoa eta pertsonen parte hartzea azpimarratuz.

Kanpo Kontrastean, EUSKALITeko Ebaluatzaile Klubeko zenbait pertsona erakunde bateko Zuzendaritza taldea laguntzen dute, ideiak eta iradokizunak, zein EFQM Bikaintasun ereduarekiko aurrerapenari buruzko balorazioa emanez. Kontrastean erakunde bakoitzak azkeneko urtetan bere kudeaketa berritu eta hobetzeko, eta horrela bezero, pertsona eta gainontzeko interes taldeen asebetetzea handitzeko aurrera eramandako ekintzak aztertzen dira.

Konpromiso Diploma Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sariaren (Zilarrezko Q eta Urrezko Q) aurreko urratsa da, eta kudeaketaren hobekuntzarako EFQM eredua erabiltzen duten euskal erakundeak aitortzen ditu, halaber Bikaintasunerantz aurrera egiteko konpromisoa hartu dutenak.

2010ean Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma lortu duten erakundeen zerrenda

CONSTRUCCIONES ZABALANDI
GRUPO SARKIS-LAGUNKETA
CONSTRUCCIONES ZABALANDI
UNIDAD HCM & SOCIAL BUSINESS DE IBERMÁTICA
BERMEOKO SAGRADO CORAZON
FUNDACIÓN EDUCATIVA FRANCISCO COLL – COLEGIO NTRA. SRA. DEL ROSARIO
ULIBARRI EUSKALTEGIA
MARIAREN BIHOTZA IKASTOLA
COLEGIO P. ANDRÉS DE URDANETA
COLEGIO SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA
BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA
COLEGIO NUESTRA SEÑORA DEL CARMEN IKASTETXEA
ARTXANDAKO TRUEBA IKASTETXEA, LANGILEEN ELKARTE KOPERATIBOA
DURANGOKO UDAL EUSKALTEGIA
CENTRO DE FORMACION BIDERATU
COLEGIO PUREZA DE MARÍA IKASTETXEA
DONOSTIAKO UDALAREN MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA/ESCUELA MUNICIPAL DE MÚSICA Y DANZA DE SAN SEBASTIÁN
CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI
HOSPITAL DE GORLIZ
FUNDACION IKERBASQUE / IKERBASQUE FUNDAZIOA
DONOSTIA KIROLA (PATRONATO MUNICIPAL DE DEPORTES DE SAN SEBASTIÁN)
SESTAO BERRI 2010
ARAZI
CÁRITAS DIOCESANA DE BILBAO
FUNDACIÓN HURKOA
ARABAKO ARTIUM FUNDAZIOA / FUNDACIÓN ARTIUM DE ÁLAVA

Partekatu

Beste berri batzuk