GAIKER-IK4k Ingurumen eta Birziklapenerako bere I+G+b eskaintza aurkeztuko du ECOFIRA Azokan

Bizkaia

Otsailaren 16tik 18ra Valentzian egingo den Ingurumen Konponbideetarako Nazioarteko X. Azokan hartuko du parte

GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoak ECOFIRA Azokan hartuko du parte; otsailaren 16tik 18ra Valentzian egingo den Ingurumen Konponbideetarako Nazioarteko Azokaren X. Edizioa izango da aurtengoa. Gaiker-IK4k ibilbide luzea du ingurumen arloko I+D+b esparruan; gaur egun bera da IK4 aliantzaren barruan Ingurumen eta Birziklapeneko unitate zientifiko-teknologikoaren buru, 8 zentro teknologikok osatzen dutena.

Azoka honetan parte hartuz, Gaiker-IK4k bere esperientzia eta jarduna ezagutzera emateko aukera izango du I+G+b Proiektuen garapenean, Aurreratutako Zerbitzu Teknologikoetan, Analisi eta Entseguetan eta Teknologia Prestakuntza eta Hedapenean, ingurumen eta materiale plastiko eta konpositeen birziklapen arloetan. Gaiker-IK4k 24 metro koadroko standa izango du eta bertan, bere Ingurumen eta Birziplanerako arloan garatutako hainbat prototipo erakutsiko ditu, besteak veste:

• Ehun eta autogintzako hondakinen berrerabilpena, eraikuntza sektorerako panel isolatzaileak egiteko.
• Tresna elektriko eta elektronikoen materiale plastikoen birziklapen eta berrerabilpena, hainbat sektoretarako pieza berriak ekoizteko (autogintza, elektragailuak etabar.)
• Autogintza sektoreko konpositeek birziklapen eta berrerabilpena plastikozko pieza berriak egiteko: panelak, autoen fokuak, etabar.
• Futbol zelai artifizialetako materialeen birziklapen eta berrerabilpena, zelai berriak egiteko edota produktu berriak ekoizteko.
• Hondakin plastikoen pirolisitis ateratako olioen berrerabilpena industria alorrean.
• Gurpil birziklatuen erabilpena, errepideen asfaltatzean.
• Eraiste-hondakinen erabilpena (porlana, adreilua, egurra, harria) eraikuntzako materiale berriak ekoizteko.
• Instalazio elektriko etabarretako hondakinekin panel apaingarriak ekoiztea.

ECOFIRA, Ingurumen Soluzioen Nazioarteko Azokaren 10.edizio honek 100 erakusletik gora izango ditu eta 10.000tik gora bisitari profesional izango dituela aurreikusten dute antolatzaileek.

Partekatu

Beste berri batzuk