Bilbao Europako Bikaintasunaren eta Berrikuntzaren egoitza

Bizkaia

EFQM Foroa urriaren 4, 5 eta 6an izango da Bilbon. Foro hau enpresarik aurreratuenen kudeaketa praktikarik berritzaileenak ezagutzeko erreferentzia bat da Europan, non mundu osoko enpresa liderrak joaten diren.

Foroan EFQM Excellence Awarda edo Bikaintasunari europar saria banatuko da, emaitza hobeak dituzten europar erakunderik aurreratuenak aintzatesten duena. Osakidetzako Gipuzkoa Ekialde Eskualdea eta Olabide Ikastola finalistak dira aurtengo deialdian, Erresuma Batuko beste hiru, Austriako hiru, Alemaniako bi eta gainontzeko europar herrialdetako beste hiru erakunderekin batera.

Gainera “Berrikuntza praktika onenari” saria banatuko da lehen aldiz. Nazioarteko epaimahai batek lau euskal erakunde aurretiaz aukeratu ditu, Urkide Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola, Galdakao Usansolo Ospitalea-Osakidetza eta EGA Master, gainontzeko europar herrialdetako beste bost erakunderekin batera. Publikoak bederatzi praktika on hauek bozkatuko ditu, Foroan aurkeztuko diren sei praktika on finalistak hautatzeko.

EUSKALIT EFQMaren bertako bazkidea da Euskadin izango den ekitaldi honen antolaketarako, Bikaintasunari EFQM sarien kontzentraziorik handiena duen europar eskualdea (aitorpen gehien dituzten herrialdeak España 31rekin, horietatik 23 Euskadikoak dira, Erresuma Batua 28rekin et Alemania 26rekin dira).

www.efqmforum2010.org

Partekatu

Beste berri batzuk