BIOESKOLABBK eraman baratzea hirira

Bizkaia

 

Abenduaren 20an bioeskolabbk zuzenean ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Bilboko Kale Nagusian jarriko dugu gure baratze ekologikoa.

 

Bioeskolabbk nekazaritza ekologikoa sustztzeko ekimen bat da. Hain zuzen, gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretara iristeko arriskuan dauden pertsonek hazitako produktu ekologikoak ekoitzi eta merkaturatzea da helburua.

Goizeko 11:00etan, José Manuel Gómez Gonzálezek (Emaús Bilbaoren gerentea), Jorge Morquecho Ibañezek ((BBKren Ekintzaren zuzendaria) eta Txaber Ourok (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko zuzendaria) aurkeztuko diete proiektua Bilboko bizilagun guztiei. Gainera, beste hauek ere egongo dira: Igotz López (Zamudioko alkatea), Ikerne Zuloaga (Bikaiko Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendaria), Sergio Murillo (Foru Aldundiko Gizarteratze-zuzendaria), Carlos Pereira Rodríguez (Bizkaiko Osasun Sarearen zuzendari gerentea) eta Iker Atxa (Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkaria).

Ekintza honen sustatzaileak Emaús Bilbao, BBKren Gizarte Ekintza eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea dira. Laguntzaileei dagokienez: Bizkaiko Osasun Sarea, Zamudioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Innobasque, Eusko Jaurlaritza eta Gizarte Funtsa.

Ekimen berritzaile honen helburua da gizarte-bazterketako egoeran edo horretara iristeko arriskuan dauden pertsonentzat lan-aukerak sortzea, sozialki eta ingurumenarekiko jasangarria den jarduera baten bidez.

Tokia: Kale Nagusia 25, Bilbo

Data: 2012ko abenduaren 20an

Ordua: 11:00

Partekatu

Beste berri batzuk