BIOHEALTH TOPAKETA: Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen eta Granadako Osasunaren Parke Teknologikoaren erakundeen arteko lankidetza eta negozio-aukerak
Izena eman dezakezu jada azaroaren 11n, osteguna, online egingo den BIOHEALTH topaketaren alde biko bileretan parte hartzeko
Alde biko bilerez gain, AJL Ophthalmic, I+Med, ViveBiotech, CICbiomaGUNE, BCMaterials, OWL Metabolomics, Roxall Group, Pharmamel, IPBLN, Medina Fundazioa eta beste hainbat erakundek ere lankidetzaren arrakasta-kasuak aurkeztuko dituzte topaketan.
Izena eman ahal izango duzu irailaren 30era arte aldebiko bilerak egiteko. Urriaren 7tik aurrera, bilera zein erakunderekin egin nahi duzun aukeratu ahal izango duzu.
[IZENA EMAN]
https://inkestak.parke.eus/index.php/529751?lang=eu
AGENDA
09:00 Ongietorria
09:10 Kasu praktikoen aurkezpena (10 kasu elevator pitch formatuan, 5 minutu/aurkezpena)
10:15 Eskariaren eta prestasunaren araberako aldebiko topaketak (gehienez 5 topaketa, 15 minutu/topaketa)
11:30 Amaiera
SENIDETZE PROGRAMA
BIOHEALTH topaketa EPTS eta GOPT garatzen ari garen senidetze-programaren barruan kokatzen da, bi inguruneetan kokatzen diren erakundeen arteko harremana, lankidetza eta negozio-garapena bultzatzeko helburuarekin.
EPTSn 600 erakunde inguru daude, eta osasun-ekosistema da haien gailurretako bat. Arlo horretako enpresa, funtsezko eragile, startup eta plataforma teknologiko ugari daude bertan.
GOPT Bizitza eta Osasun Zientzietan espezializatutako Estatuko Parke Teknologiko bakarra da, 103 erakunde ditu eta, bere zutabeen artean, osasun-asistentzia nabarmentzen da, baita enpresa, ikerketa-zentro eta irakaskuntza-fakultate nabarmenak ere.
K·business
K·business Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen barruko eta kanpoko erakundeen arteko topagunea da, harremanak, lankidetza eta negozioaren garapena bultzatzeko. Orain arte 10 edizio egin dira, 300 erakundek baino gehiagok parte hartu dute, aldebiko 200 topaketa baino gehiago egin dira eta hainbat merkataritza-akordio lortu dira.