Información sobre Fondos NEXT GENERATION EU Nobedadeak Next Generation EU________ Zabalik dago industria-ikerketako adimen artifizialaren eta beste teknologia digital batzuen inguruko garapen esperimentaleko proiektuetarako laguntzen deialdia Laguntzen zenbatekoa –Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen dira– 105 M€-koa da. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 8an amaitzen da. Gehiago irakurri > Gobernuaren asmoa da arrantza-kudeaketa jasangarria sustatzea 5,7 M€ bideratuko dira arrantza-ikerketako jarduketak finantzatzera; jarduketa horiek Zientzia Ikerketen Goi Kontseiluak, Espainiako Ozeanografia Institutuak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak garatuko dituzte. Gehiago irakurri > Gobernuak hiru laguntza-lerro deitu ditu, sektore komertziala 104 M€-an modernizatzeko Laguntza horien potentzial onuradunak toki-erakundeak izango dira, eta hiru jarduketa-ildotan banatuko dira: hirigune komertzialetako merkatu jasangarriak, landaguneetako merkatu jasangarriak eta gune turistikoetako sektore komertziala sendotzea. Gehiago irakurri > Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Espainiako Hiri Agendaren Tokiko Ekintzako Planen proiektu pilotuak prestatzeko laguntza-deialdia ireki du Aurrekontua 20 M€-koa izango da, eta udalerri guztiei, probintzietako diputazio guztiei eta uharteko kabildo eta kontseiluei zuzentzen zaie, bai eta ekintza-plan bera prestatzea adosten duten toki-erakundeen taldekatzeei ere. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da. Gehiago irakurri > Gobernuak “INCIBE Emprende” programa berria jarri du abian, zibersegurtasuneko ekintzaileentzat eta startup-entzat Jarduketa Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da, eta 191 M€-ko aurrekontua du. Helburu du, besteak beste, zibersegurtasunaren eremuan enpresa berriak sortzen laguntzea; finkatuta dauden eta ahalmen handia duten startup-ak nazioartekotzea; lankidetza publiko-pribatua; berrikuntza sustatzea, eta inbertsioa erakartzea. Gehiago irakurri > “Cities 2030” ekimena aurkeztu da, ingurumen-mugak babesten dituen garapen-ereduan aurrera egiteko Ekimena Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak babesten du, eta helburu du neutraltasun klimatikorako eraldaketa bizkortzea eta jasangarriagoak eta bizitzeko egokiagoak izatea. Gehiago irakurri > Funtsen arautegia____________________ Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak jendaurrean eman du Plangintza Hidrologikoaren Araubidearen eguneratzearen berri Eguneratze horren nobedadeetako bat da plangintza hidrologikoan klima-aldaketaren aldagaia hartuko dela kontuan, bai eta maila nazionalean araudi aldetiko edukiak bateratu egingo direla eta neurrien programak hobeto antolatuko direla ere. Gehiago irakurri >