BIOLAN BIZKAIKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEKO INSTALAZIOAK HANDITZEN HASI DA, AURREIKUSITAKO HAZKUNDEARI AURRE EGITEKO

Euskal enpresak asmo handiko inbertsio-proiektu bati ekin dio, elikagaien bioteknologiaren eta osasunaren esparruan duen sendotasun eta hazkuntza dela eta

2009 urtetik, BIOLAN Microbiosensores-ek hazkunde iraunkorraren aldeko apustua egin du, bere negozio-zifraren %30eko batez besteko hazkundearekin. 2022ko ekitaldi honetatik hasita, hurrengo urteetara begira, %20 inguruko urteko hazkuntza dauka helburutzat hartuta, eta hurrengo 4 urteetako fakturazio-bolumena bikoiztea aurreikusten du. Negozioaren hazkundeak plantilla handitzea ekarriko du, gaur egun 60 langilez osatua, 2025ean ehunera iritsi arte, batez ere I+G, Produktuaren Garapen, Programazio eta Datuen arloetan.

Hori dela eta, konpainiak 4,5 milioi euroko anbizio handiko inbertsio-plan bat jarri du martxan. Horri esker, bere espazioa hirukoiztu egingo da, hazten ari den plantilla-ri aurre egiteko, produkzio-ekipamendu berriak eskuratzeko, laborategi berriak ezartzeko, lan-unitateak dimentsionatzeko…

Bizkaiko Parke Teknologikoan ezarrita dauden instalazioak handitzeko, 2.600 m2-ko eraikin berri bat eraikiko da aldameneko lursail batean, azalera osoa 4.000 m2 ingurura iritsiz. Obrak aste honetan hasi dira, eta 2023ko apirilean eraikin berria erabat operatibo egotea aurreikusten da. Eraikin berriak biltegi eta ekoizpenerako lurpeko bi solairu izango ditu, eta beste hiru azaleran.

Horrela, eraikuntza berriak automatizazio-osagai handiago bat ezarriko du eta era honetan fabrikazio-prozesuak hobetuko ditu eta I+G, Produktuaren Garapen, Programazio eta Datu eta Eragiketa arloei espazio handiago bat emango die. Horrek ikerketa eta garapen berrien merkaturatzea sustatuko du, eta egungoak indartuko ditu.

BIOLANek egingo duen inbertsio-plan honek finantza-laguntza handia du, Eusko Jaurlaritzaren eskutik Gauzatu eta Bilakatu programetatik eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 3i programatik datorrena.

BIOLAN elikagaien eta osasunaren industriarako soluzio analitikoak eta diagnostikoak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen espezializatuta dago. Biosentsoreetan oinarrituta, elikagaien kalitatearekin eta segurtasunarekin, eta osasunarekin lotutako molekulak detektatu eta kuantifikatzen ditu. Konpainiaren esportazio-tasa aktibitate osoaren %82a hartzen du, eta 60 herrialdeetan baino gehiagotan dago, 9 merkataritza-ordezkaritza propioetan banatuta: Iberiar penintsula, Europa, Txile, Ekuador, Mexiko, Maroko, Indonesia, Filipinak eta Thailandia. Elikagaien azpisektore nagusiak arrantza, krustazeoak, esnekiak eta sektore enologikoa dira.

2021aren amaieran, BIOLANglobal plataforma digital propio batera konektatuta dauden biosentsoreen belaunaldi berri bat merkaturatu zuen, datuen kudeaketa eta tratamendua eskeiniz, eta informazioaren trazabilitate handiagoa ahalbidetzen duena, funtzionaltasun nagusien artean, monitorizazio analitiko adimenduna eta integrala ahalbidetuz. Horrela, elikagaien industriaren eraldaketa digitala sustatzen du. Produktu-ildo berri honek salmenten eta negozioaren igoera orokorra erakusten du, elikagaien sektorean oso harrera ona lortuz.

Osasunaren arloari dagokionez, azken bi urteetan BIOLAN HEALTH filialak protagonismo garrantzitsua hartu du sektorean, izan ere, laktosarekiko intolerantzia (OSAXYL) era erraz eta azkar batean diagnostikatzeko Point of Care gailua merkaturatu du, bai eta antigenoaren test azkarra ere, COVID-19a detektatzeko; orain farmazietan salgai dagoena, beharrezkoa den egiaztapena lortu ondoren. Gainera, test serologikoa ere merkaturatzen du, txertaketaren ondorioz edota kontagioaren ondorioz bereganatutako inmunitatea neurtu ahal izateko.