ITP Aerok Retina ECO saria jaso du etorkizuneko motorrentzako duen turbinagatik

Albisteak, Bizkaia

Carlos Alzola ITP Aeroko CEOak jaso du saria SM Reina Letiziaren eskutik

Konpainia Mugikortasun Adimendunaren kategorian gailendu da

Epaimahaiak nabarmendu du ITP Aerok TBH (Tail Bearing Housing) fabrikatzeko 3D inprimaketako teknologia gehigarriaren aldeko apustua egin duela, UltraFan motor iraunkor berriaren egitura nagusietako bat baita Rolls-Roycerentza

ITP Aerok garatutako UltraFan turbinaren proiektuak Retina ECO 2022 saria jaso du Mugikortasun Adimendunaren kategorian. Prisa Taldearen sari garrantzitsu hauen epaimahaiak TBHren osagaiak (Tail Bearing Housing) fabrikatzeko erabili duen 3D inprimaketako teknologia gehigarria nabarmendu du, motorraren egitura nagusietako bat baita, baita turbinak igorritako zarata minimizatzeko desmuntagarriak diren soinua indargabetzeko panelen inplementazioa ere.

Abangoardiako irtenbide teknologikoen alde egin du ITP Aerok, eta sari horien bigarren ediziora aurkeztutako 100 proiektu baino gehiagoren artean nabarmendu dute. Atzo banatu ziren Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialean. Carlos Alzola konpainiako CEOak Mugikortasun Jasangarriaren saria jaso zuen SM Reina Letiziaren eskutik. Ekitaldian, Teresa Ribera Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak nabarmendu zuen baliabideen erabilera adimentsuaren konbinazioa izatea, ditugun teknologiak aprobetxatuz, baina teknologia horiek erabilgarriak diren testuingurua ahaztu gabe, funtsezkoa dela “.

Horrela, ITP Aerok berrikuntzarekin duen konpromisoa berresten da, hegazkingintzaren sektorea deskarbonizatzeko bidean aurrera egiteko, 2050ean zero karbono isuri garbi lortzeko konpromisoaren ildotik. Izan ere, sektorearen jasangarritasun-helburuak bultzatzeaz gain, Europar Batasunak edo NBEk bultzatutako programekin bat eginez, konpainiak teknologia propioarekin parte hartu du etorkizuneko motor handinahian.

Lan hori egiteko, UltraFan motorren familia berrian erabiliko den tarteko presioko turbina diseinatu, ekoitzi, muntatu eta Rolls-Royceri eman zaio. Motor horiek % 100 erregai jasangarriarekin funtzionatuko dute (SAF-Sustainable Aviation Fuel), % 25 eraginkorragoak izango dira eta hautemandako zarata % 65 murriztuko dute, enpresaren eta hegazkingintzaren sektorearen jasangarritasun-helburuekin bat etorriz. Diseinu- eta fabrikazio-irizpide propioei esker, gainera, fabrikazioan % 25 material aurreztu da, egungo beste ekoizpen-prozesu batzuekin alderatuta.

Horrenbestez, Espainiako abiazioaren sektorerako mugarri teknologiko nabarmena da, prozesu osoa ITP Aerok Euskadin eta Madrilen dituen lantegietan egin baita. Turbina Rolls-Royceri eman diote jada, eta gaur egun enpresa britainiarrak Derbyn (Erresuma Batua) dituen instalazioetan dago. Bertan, lehen probak egiten ari dira motor erakuslearen prototipoarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk