PFERD-ek bere biltegia handitu du AR Racking-en eskutik

PFERD-ek AR Racking-en konfiatu du bere Jundizeko biltegia handitzeko

Paletizazio-sistema konbentzionala instalatu da

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=-nU5TZ614KQ

PFERD-Rüggeberg S.A., gainazalak tratatzeko eta materialak ebakitzeko erreminta urratzaileen soluzioen marka liderra da. Bere Jundizeko logistika-nabea handitu du, eta horretarako, AR Racking biltegiratze industrialeko espezialistan konfiantza izan du, biltegiaren aholkularitza, diseinua eta instalazioa egiteko.

PFERDen kalitatearen eta hobekuntza-prozesuen aldeko etengabeko apustuari esker, munduan dituen 8 ekoizpen-zentroetako bat handitu du. Jundizen kokatua, AR Racking-ek paletizazio konbentzionaleko biltegiratze-sistema bat instalatu du 2.500 m2-ko biltegian. Handitze horretan, PFERDen lehentasuna stockaren kontrol optimoa eta biltegi arineko operatiba ematea zen.

Paletizazio konbentzionaleko apalategiak (edo apal selektiboak), sistema oso moldakorrak dira, gainera, karga-unitate guztietara berehala iristeko aukera ematen dute. Instalazio horrek ia 3.200 paletarako edukiera eman dio PFERDi eta 2 astetan baino ez egin ditu AR Racking-ek.

Juan Zubietak dioenez, PFERD-en plangintzako eta erosketako burua, “AR Racking-ek irtenbide integrala eskaini digu merkatu zorrotz honetan hobetzen jarraitzeko eta lehiakorragoak izateko dugun beharrari, eta, egia esan, proiektua erabateko sintonian eta kalitate handiko zerbitzu batekin egin da.”

Ar Racking-ek biltegiratze industrialaren arloko laguntza integrala ematen du, instalazioak, horien gauzatzeko epeak, produktuak eta egituren instalazioak planifikatuz. Mikel Bilbaok, AR Rackingeko teknikari komertzialak, “instalatutako soluzioak zamalanen mugimendua optimizatuko du, honela denborak laburtuz eta bezeroentzako erantzun hobea ekarriz” adierazten du.

PFERD, alemaniar jatorriko multinazionala, manufaktura-industriako enpresa garrantzitsuenetako bat da nazioartean. 2.000 langile baino gehiago ditu mundu osoan, eta 100 herrialde baino gehiagotan du presentzia.