BIOLANek Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Arantxa Tapia sailburuaren bisita jaso du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dituten instalazio berrietan

Albisteak, Bizkaia

Bisitaren helburua, elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko biosentsoreetan aitzindari den eta hazteko joerari eusten dion enpresa bioteknologikoaren instalazio berriak bertatik bertara ezagutzea izan da

Ekainaren 25ean, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak bisitatu bat egin dute BIOLANEK Zamudion dituen instalazio berriak. Instalazioak martxoaren 18an jarri ziren abian. Egun horretarako programatua zegoen beraien bisita, baina Covid-19ren pandemia dela eta, gaur arte atzeratu behar izan da. Gaurkotasunak berak edozein gertaera sozial baldintzatzen du eta, horregatik, enpresak ez du bestelako ekintzarik egingo, aurretik zehaztutako banakako hitzorduak izan ezik.

Biolan enpresa teknologikoa da, biosentsoreetan oinarritutako intereseko molekulak neurtzeko eta diagnostikatzeko ekipoak garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, bai elikagaien kalitatea eta segurtasuna mermatzeko , bai osasunaren diagnostikoa egiteko, Biolan Health dibisioaren bitartez. Konpainiak 55 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia, salmenten %80 esportatzen du, Txile, Ekuador, Mexiko, Tailandia, Indonesia, Filipinak eta Marokon banatuta dituen merkataritza-ordezkaritzen bitartez.

Bisitan konpainiaren jarduera-eremu guztiak azaldu eta erakutsi diren arren, Asier Albizu BIOLANeko zuzendari nagusiak instalazio berrietan egin beharreko jarduerak azaldu ditu, batez ere, biosentsoreak konektatzeko eta digitalizatzeko garatu den datu-plataforma berria azalduz. BIOLANen neurketa- eta diagnostiko-ekipoen funtzionaltasun berri horiei esker, bezeroengandik, erabiltzaileengandik eta haien premietatik hurbil egongo dira, eta, aldi berean, elikagaien kalitate- eta segurtasun-kontroletatik eta osasun-diagnostikotik eratorritako informazio guztia balioztatzeko aukera izango dute.

Ekoizpen-arloa ere birdimentsionatu egin da instalazioak handituz eta ekipamendu berria erosiz, gainera, Lean Manufacturing-en metodologia ezarri da, hura optimizatzeko.

Azkenik, indartu den hirugarren jarduera-eremua osasunarekin zerikusia duena izan da, BIOLAN Health sozietatearen bidez. Sozietate horren %100 BIOLAN matrizeak parte hartzen du, eta jarduera bisitatutako instalazio berrietan birkokatu du. Horri esker, anbizio handiko proiektu berriak jarri ahal izan dituzte abian, hala nola SARS-Cov-2 diagnostikoaren test serologikoa.

Asier Albizuk Lehendakariarekin eta Sailburuarekin BIOLANeko negozioaren egungo egoera partekatu du; izan ere, nahiz eta gaur egun osasun-krisiaren ondorio latzak izan, % 20 baino gehiago hazi da 2020ko lehen zatian, eta joera hori ekitaldiaren gainerako zatian ere mantenduko dela uste da.

Hazkunde hori sendotu egin da, batetik, azken urtean egindako inbertsio-ahaleginari esker, instalazio horiek abian jarri ahal izan direlako, instalatutako ahalmena ia bikoiztu egin baita, eta, bestetik, instalazioa osatzen duen talde profesionala indartu delako, azken sei hilabeteetan %10 inguru hazi baita.

BIOLANen etorkizuneko proiektuek ere lekua izan dute topaketan, eta batez ere lateral flowean, miniaturizazioan, osasunarekin lotutako aplikazioetan eta produktuen eta prozesuen digitalizazioan oinarritutako neurketa-plataforma aurreratu berrien aldeko apustua egin dute.

Partekatu

Beste berri batzuk