Biomagunek erabilera biomedikorako zelulak biltzeko sistema eraginkorra diseinatu du

Gipuzkoa

Biomaterialetan espezializatutako CIC biomaGUNE euskal ikerketa-zentroak gauzatutako proiektu zientifiko bati esker, laborategian hazitako zelulak eraginkortasunez biltzeko sistema bat garatu da, argi infragorriaren eta nanopartikula plasmonikoen erabileran oinarrituta

Celulas cicbiomaguneBizitzaren oinarrizko unitatea eraginkortasunez ekoiztea da metodo honen helburua, zelulak medikuntza birsortzailean eta ehun-ingeniaritzan erabil ahal daitezen.

Garapenak argi infragorriaren erabilera du oinarri. Nanopartikula plasmonikoekiko elkarreraginean, argi infragorriak behar adina energia sortzen du zelulak hazkuntza-azaletik desitsasteko, kalterik eragin gabe eta bilketa-prozesuan % 100 inguruko biziraupena lortuz.

Lan hau Juan José Giner-Casares, Malou Henriksen-Lacey eta Isabel García ikertzaileek egin dute, Biomaguneko zuzendari zientifiko Luis Liz-Marzán-en gidaritzapean.

Zelulen hazkuntza deritzon teknika hau industrian nahiz birologia, bioteknologia, inmunologia, farmakologia eta ehun artifizialen ekoizpena bezalako ikerketa-esparruetan erabiltzen.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk