BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa bisitatu zuten ikasle eta irakasleen kopurua %10 igo zen 2013an

Bizkaia

  • Taldeek egindako bisitek ere gora egin zuten.
  • Iazko jardunean arrakastarik gehien izan zuten ekitaldiak, BTEKanp eta Ate Irekien Jardunaldia izan ziren.

BTEK_Leartibai Ikastetxea_2014_web

Bisitarien jatorriari dagokionean, gehiengoa Bizkaikoa da, %87, Gipuzkoakoak %8, Arabakoak %1, Estatuko beste autonomi erkidego batzuetakoak %1 eta nazioartekoak berriz %3.

Hezkuntza zentroetatik jasotako bisitez gain, aipatzekoa da 2013.urtean hainbat udal erakunde desberdinek antolatutako bisitak hartu zituela BTEKek, hala nola Zamudio, Galdakao, Berriz edota Bermeokoak; baita zenbait guraso elkartek antolatutakoak ere. Uda garaian berriz, hainbat erakundek sartu zuten BTEK euren udalekuen egitarauetan, besteak beste Euskanpusek, Aisilan kultur elkarteak edota Athletic fundazioak. Iaz zentroan egindako ekitaldien artean aipatzekoak dira Ciencia en Acción ekimena, EIKENen Batzar Orokorra edota azaroko Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen Ate Irekien Jardunaldia, zentroa ezagutzeko eta bertan antolatutako ekintzetan parte hartzeko milaka lagunek baliatu zutena.

BTEKanp

Azpimarratzekoa da Pazko astean egin zen BTEKanp, kanpamentu teknologikoa non 40 neska-mutikok parte harte zuten. Zentroan bertan eskainitako zientzia eta teknologia tailerrez gain, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresak ezagutzeko aukera izan zuten gazteek, baita kirol jarduerak egiteko aukera ere.

Zero-Hytechpark

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen BTEK zentroa, zientzia eta teknologia alorrean egiten ari den hedapen-lanak izan zuen saririk iaz, izan ere Batzorde Europarrak Parkea zoriondu baitzuen Zero-Hytechpark proiektuaren hedapenean egiten ari den lanagatik. BTEK zentroa da proiektuaren hedapen-gunea, modulu interaktibo baten eta tailer baten bidez, non hidrogenoaren teknologien funtzionamendua azaltzen den.

Web gune berria

2014.urtea hastearekin batera, Teknologiaren Interpretazio Zentroak web gune berria estreinatu du. BTEK zentroari eta bere heziketa-eskaintzari buruzko informazio zabala eta argazkiak eskaintzeaz gain, zentroa bisitatzeko erreserbak egiteko aplikazioa du gune berriak. Gune honek elementu dinamikoa izan nahi du, hortaz denbora epe laburrean blog bat irekiko da, ikasle eta irakasleei zuzendutakoa, non informazioa trukatu eta zalantzak argitu ahal izango diren.

www.btek.org

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak abiarazitako proiektua da BTEK, teknologia gazteengana hurbildu eta kultura zientifiko-teknologikoa bultzatzeko helburuarekin. Gazteen artean zientzia eta teknologia alorreko bokazioak sustatzeko asmoz, modulu desberdinetan daude banatuta eduki zientifiko-teknologikoak; honekin batera, tailerrak ere egiten dira: Biozientziak, Robotika, Hidrogenoa eta energia berriztagarriak, eta Zuhaitzen identifikazioa tailerrak dira egun BTEKek eskaintzen dituenak.

2010.urtean ireki zituen ateak BTEKek eta ordutik hona, gero eta baliabide ezagunagoa bihurtzen ari da, ez bakarrik heziketa zentroetan, baita gazteentzako aisialdi programak antolatzen dituztenen artean ere, izan ere, gazteak zientzia eta teknologiara modu dibertigarrian hurbiltzeko azpiegiturarik aurreratuena baita BTEK.

Partekatu

Beste berri batzuk