Arabako Teknologi Parkeko autobus zerbitzuaren ordutegiaren berregituraketa

Araba

  • Gehien erabiltzen diren zerbitzuak mantendu eta erabilpen oso txikia dutenak kendu egingo dira.
  • Ekialdeko eta Mendebaldeko ibilbideetako zenbait geltokitan ere aldaketak egingo dira.
  • Otsailaren lehen egunetik aurrera abiaraziko den berregituraketaren helburua, zerbitzua eta baliabideak optimizatzea da.
Autobusa_web
Ordutegi eta geltokien liburuxka eskuratu, irudiaren gainean klik eginez.

Arabako Teknologi Parkeko Kontserbaziorako Hirigintza-Erakundeak, Gasteiz eta Parkea lotzen dituen autobus zerbitzuaren ordutegiak berregituratzea erabaki du, zerbitzu honen erabilpenari buruzko azterketa egin ondoren. Azterketaren emaitzek erakusten dute behera egin dutela, nabarmen, txandaka lan egiten dutenek erabili ohi dituzten zerbitzuek, baita beste ordu batzuetakoek ere, 10 bidaiariren batezbestekoarekin; horrenbestez, 05:10, 08:25, 13:10 eta 21:10etan Gasteiztik ateratzen diren zerbitzuak eta 06:10, 14:10 (astelehenetik ostegunera) eta 22:10etan Parketik ateratzen diren zerbitzuak kentzea erabaki du.

Otsailaren 1etik aurrera zerbitzu hau egingo duten autobusen ordutegiak honako hauek dira (Mendebaldeko zein Ekialdeko ibilbideetan, astelehenetik ostiralera lanegunetan):

– Gasteiztik Teknologi Parkera: 07:10 eta 14:20.

– Teknologi Parketik Gasteizera: 13:10, 14:10 (ostiral eta jai bezperatan soilik), 17:05, 17:40 eta 18:20.

Autobus zerbitzuetan ezezik, geltokietan ere aldaketak egingo dira bi ibilbideetan, geralekuak eta hirian dauden markesinak bateratzeko:

  • Ekialdeko ibilbidean Gasteiztik Teknologi Parkerako norabidean, “Nieves Cano-Alberto Schommer” geltokia “Castro Urdiales 2” geltokira pasatuko da.
  • Ekialdeko ibilbidean, Teknologi Parketik Gasteizerako norabidean, “Madrid-Portal de Betoño” geltokia “Madrid, 36” geltokira pasatuko da.

Azkenik, zenbait geltokiren izena aldatu egingo da, identifikazioa hobetzeko asmoz (geltokiak mantendu egingo dira baina izen berria izango dute):

– Mendebaldeko ibilbidean:

  • Gasteiztik Parkera, “Portal de Castilla-Prado” geltokiaren izen berria “Castilla-Prado” izango da; eta “Avda.Gasteiz-AdrianoVI” berriz, “Avd.Gasteiz-Bastiturri” bihurtuko da.
  • Parketik Gasteizera, “Avda.Gasteiz-Adriano VI” geltokiaren izen berria “Avda.Gasteiz, 45” izango da; eta “Portal de Castilla-Taberna 113ren ondoan” berriz “Castilla, 36” bihurtuko da.
  • Parketik Gasteizera, “Portal de Foronda, 15” geltokiaren izen berria “Intermodal” izango da.

– Ekialdeko ibilbidean:

  • Parketik Gasteizera, “Comandante Izarduy-K2 ondoan” geltokia, “Comandante Izarduy, 14” izango da hemendik aurrera.

Arabako Teknologi Parkeko Kontserbaziorako Hirigintza-Erakundea, Parkean lursail edo bulego baten jabe diren pertsona fisiko edo juridikoek, publiko zein pribatuek osatzen dute; bere xedea da Parkeko hirigintza lanen eta zerbitzu publikoen instalazioen mantenuaren zaintza, besteak beste, autobus zerbitzua.

Zerbitzu hau Erakunde honek bere gain hartutako zerbitzua da, Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutakoa eta urtean 300.000€ inguruko aurrekontua duena. Orain arteko autobus zerbitzuaren ordutegi batzuetan erabiltzaile kopurua hain txikia dela ikusita, zerbitzuaren eta baliabideen erabilpen egokiagoa egitea erabaki da. Berregituraketari esker, urtean 150.000€ aurrez daitezkeela aurreikusten du Erakundeak.

Ordutegi eta geltokien liburuxka eskuratu

Partekatu

Beste berri batzuk