BTEKen Erakusketa Ibiltaria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
- Erakusketa ekainaren 6 arte egongo da Parkeko 101 eraikinean, ondoren zentro desberdinetara joaten hasteko.
- BTEKen 13 irudik osatzen duten erakusketa honen bidez, Teknologiaren Interpretazio Zentroa ezagutzera eman eta sustatu nahi da.
BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroaren 13 argazkik osatzen duten erakusketa ireki du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, eraikin nagusiko beheko solairuan egokitu berri duen erakusketa-aretoan.
Erakusketako hiru argazki, eraikinaren irudiak dira: paisaian erreferente bezala ulertu zuen arkitektoak eraikin hau, kanpoaldean banatuta baina lur-azpian lotuta dauden piramide formako bi bolumenen bidez. Arkitekturako hainbat sari jasoa da BTEK eraikina.
Gainerako argazkiak barrualdekoak dira, zentroaren gune desberdinak erakusten dituzten irudiak: Internet eta mundu digitalaren esparrua, robotika gunea, domotikarena, L@btek….
BTEK erakusketa ekainaren 6 arte egongo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean; hortik aurrera Euskadiko herri desberdinetako kultur zentro eta ikastetxeetara bidaiatzen hasiko da, ikasleek zein publiko orokorrak zentroa ezagutzeko aukera izan dezaten.
Teknologiaren Interpretazio Zentroa, gazteak, modu dibertigarrian, zientzia eta teknologiara hurbiltzeko helburuz jaio zen; 2010.urtean ireki zenetik hona, 10.000 baino gehiago izan dira zentroak jaso dituen bisitariak, gehien bat, DBHko ikasle eta irakasleak.