Carlos III Osasun Institutuak Biodonostia Osasun Ikerkuntzako Institutua bisitatu du, “I+G+b zuzendaritza eta kudeaketa osasun zientzietan” masterra aurkezteko
Biodonostia Osasun Ikerkuntzako Institutuak Carlos III Osasun Institutuaren (ISCIII) “I+G+b zuzendaritza eta kudeaketa osasun zientzietan” masterreko ikasleen bisita hartu zuen. Bisitari taldean 20 bat pertsona izan ziren, tartean zirela bai ikasleak bai masterraren zuzendaritza. Ikasleen profilean diziplina aniztasuna ikusten da (medikuak, ekonomialariak, farmazialariak, abokatuak, …), eta ikerkuntza edota ikerkuntzaren kudeaketa arloko esperientzia halaber. Masterraren zuzendaritza-koordinazioa Osasun Eskola Nazionalaren (ISCIII) zuzendari Luis Guerraren eta Eskolako irakasle Natividad Calventeren ardura da. Masterrak 3 osagai nagusi ditu: ikasgaiak, bisitak eta master amaierako lana.
Institutuak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkerako bidaia batean hartu zuen taldea. Beste hainbat zentro ere bisitatu zituen taldeak horretan, esaterako CIC biomaGUNE eta bertako Irudi Molekularreko Unitatea, eta amaitzeko Biodonostia Osasun Ikerkuntzako Instituturako bisita gidatua egin zuten, ikasleen galderez osatua berau, funtzionamendua eta egitura arrakastatsu eta eredugarria ulertu nahi zuten eta.