Aurten, lehen adliz, gabonetako izei bilketa kanpaina jarri du martxan Arabako Teknologi Parkeak beraien landaketarako Parkeko gune berdeetan. Urtarrilaren 7 tik aurrera zure izeia E3 eraikineko Parkinean utzi ahalko duzu, guztion artean parkea berdeago eta gureagoa egiteko. Eskerrik asko zuen laguntzagatik. Irakurri gehiago
Nazioartekotzearen aldeko apustuaren barruan, Ingeteam euskal enpresak filial berri bat abiarazi du Panaman. Herrialde honek energia berriztagarrien aldeko apustua sendotzeko asmoa du datozen urteotan. Enpresak herrialde hartako lehen parke eolikorako -Erdialdeko Amerikako handiena da- lanean dihardu gaur egun, aerosorgailuetako eta subestazioko eragiketa eta mantentze-lanak eginez. Parkeak 22 aerosorgailu ditu guztira, eta 55 MWeko potentzia instalatua,...Irakurri gehiago
Arabako Teknologia Parkeko jantokiak datorren urtarrilaren 7an irekiko ditu ateak. Parkeko langile guztientzako zerbitzua izango da, gure bezeroek askotan egindako eskaerari erantzungo diona. Familia-kontziliazioa errazteaz gain, Parkeko langileen arteko harremanak bultzatzea da asmoa. E6 eraikineko lehen solairuko 108 bulegoan kokatuko da jantokia, eta erabiltzaileek behar duten oro izango dute eskura. Jantokia erabili nahi izanez gero,...Irakurri gehiago
IK4-IKERLAN euskal zentroak C2Net europar proiektuan parte hartuko du, ‘Factories of the Future’ programak 7 milioi euro baino gehiagorekin finantzatuta Proiektuak lainoan kokatutako tresna informatikoak garatuko ditu, enpresei, batez ere enpresa txiki eta ertainei, lankidetzan arituta material fluxua optimizatzen laguntzeko asmoarekin Proiektuak enpresa sareak eratzea ahalbidetuko du, hornidura kateen kostuak eta eraginkortasunik ezak gutxiago izatea...Irakurri gehiago
Asteartean, Arabako Teknologia Parkeko instalazioetan, Aernnovak koordinatutako Temprocen proiektuari hasiera eman zitzaion. CDTIk berriki onetsi du egitasmoa, Cien programaren barruan. Aernnova taldeko zenbait konpainiaz gain, Airbus, Loxin eta Zayer enpresak, Tecnalia, Fidamc, CTA, Faico eta Cetemet zentro teknologikoak, Mondragon Unibertsitateak, Etsia goi-eskola teknikoak eta Aragoiko Institutu Teknologikoak parte hartu dute proiektuan. Aernnovak jakinarazi duenez, 2014-2018...Irakurri gehiago
Arabako Teknologia Parkeko presidente José Miguel Corres eta zuzendariorde nagusi Francisco Márquez anfitrioi izan ziren atzo arratsaldean eta, Parkean kokatutako enpresen ordezkariekin batera, urtea agurtu zuten. Arabako Teknologia Parkeko enpresen ordezkariak bildu ziren atzo urteari adio esateko, Parkeak antolatutako topaketan. Giro informalean, beste behin ere, agerian geratu zen enpresen eta Parkearen arteko harreman ona, eta...Irakurri gehiago
LKSk lankidetzan jardungo du Uruguaiko Gobernuarekin, ekimen autogestionarioen gestio-dinamikan eta Garapen Fondoaren (FONDES) laguntzak jaso ditzaketen beste enpresa batzuetan berrikuntza ezartzeko. LKS kontsultoretza-proiektu bat garatzen ari da Uruguaiko Ekialdeko Errepublikako Gobernuaren Plangintza eta Aurrekontu Bulegoarentzat. Proiektuaren helburua lan egiteko eredu bat zehaztea da, ekimen autogestionarioetan –horietako batzuk kooperatibak dira– eta Garapen Fondoaren (FONDES) laguntzak jaso...Irakurri gehiago
Tecnaliako Suteen aurkako Segurtasunerako Laborategiak Dubaiko Barne Ministerioaren menpeko Dubai Civil Defence (DCD) erakundearen aintzatespena jaso du. Erakunde horrek suteen aurkako ezaugarriak dituzten eraikuntzako produktuen sarrera onartzeko eskumena du Arabiar Emirerrietan. Horrela, Tecnalia, esparru honetako erreferentzia bihurtu diren mundu osoko zentrorik ospetsuenak biltzen dituen zerrenda apartan sartzeko aukera izan du, DCDek ezarritako betebeharrak eskakizun gorenekoak...Irakurri gehiago
Produktuak ongarri konbentzionalek baino dosi txikiagoak behar ditu Ekimenak 1,8 milioi euroko aurrekontua izan du Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoen irabazi asmorik gabeko NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak planta pilotu bat aurkeztu du gaur, biogas plantetan ateratzen den material organikoa balio erantsi handiko ongarri bihurtzeko. Horrenbestez, material organiko...Irakurri gehiago
Nanozelulosa ahalik eta energia-kontsumorik txikienaz ekoiztea da Tecnalia nanozelulosen esparruan lortu nahian dabilen helburuetako bat. Material hori landare guztietan dago, baina horren industria-ekoizpena kostu handiekin lotuta egon da orain arte. Etorkizunera begira, nanozelulosa, bioekonomia deritzon ekoizpen eta kontsumo eredu jasangarri berriaren giltzarrizko materialetako bat izango da. Tecnalia esparru honetan egin dituen ikerketei esker, euskal korporazio...Irakurri gehiago