Category

2014

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari esker 500dik gora euskal enpresa elkartuko dira Euskadin SPRIren Kanpo Sarearekin

Intergune2014 topaketa hiru euskal hiriburuetan egingo da, hiru eguneko hiru jardunalditan, otsailaren 24tik martxoaren 19ra. Eusko Jaurlaritzak laguntzak ematen ditu bermeekin nazioartekotzeko 2013an 445 nazioartekotze-proiektutan lagundu zuen. EAEko bostehundik gora enpresari elkartuko dira datozen asteetan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI Taldeak munduko 70 herrialdetan dauzkaten zuzendari eta aholkulariekin. Ekitaldi horretan aukera izango dute...
Irakurri gehiago

Euskadiko Parke Teknologikoen eredua, erreferentea nazioartean

Euskadiko Parke Teknologikoek ia 40 ordezkaritza jaso zituzten 2013.urtean zehar, erakunde pribatu zein publiko, enpresa, zentro teknologiko zein unibertsitate desberdinetako ordezkaritzak, Parkeen eredua bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Bisitan etorritako ordezkaritzen gehiengoa Latinoameriketakoa izan zen, besteak beste Txile, Brasil, Paraguay, Panama, Argentina, Mexiko, Peru, Ekuador eta Kolonbiakoak; Espainia, Austria eta Portugaleko bisitak ere jaso zituzten Parkeek,...
Irakurri gehiago

Parke Teknologikoetan egin diren enpresentzat laguntza-programen aurkezpen ekitaldiek interés handia sortu dute enpresen artean

Enpresa eta erakunde desberdinetako 500 pertsona inguru bertaratu dira Eusko Jaurlaritzak-Sprik enpresentzat dituzten laguntza-programak aurkezteko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeetan egindako jardunaldietara. 110 milioitik gorako aurrekontua bideratuko da programa hauen bidez, 2014.urtean. Otsailaren 7, 12 eta 13an Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Teknologi Parkeek, hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzak eta Sprik enpresentzat dituzten laguntza-programak aurkezteko jardunaldiak...
Irakurri gehiago

Eusko Jaurlaritzak LANPAR programa abiarazi du ASLErekin batera, langileek enpresen kapitalean parte hartzea errazteko

LANPAR funtsa 2,5 milioi euroz hornituta dago, eta kapital sozialean inbertituko du. Hain zuzen ere, partaidetza-maileguak emango dizkie programari atxikitako enpresei. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak eta Euskadiko Lan Sozietateen Taldeko (ASLE) presidente Carlos Pujanak LANPAR (Lan Partekatu) programaren egitura ezagutarazi dute. Programa 2,5 milioi euroz dago hornituta, eta langileek enpresen...
Irakurri gehiago

Zientzia eta teknologia parkeak eta bertako erakundeak Transfiere forora joan dira agendak hitzorduz lepo dituztelarik

Estatuko Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE), Transfiereren erakunde laguntzaile nagusietako batek, berriz ere parte hartuko du foroan, eta berarekin batera 23 zientzia- eta teknologia-parke, besteak beste Euskadiko Parke Teknologikoak, bai eta gune horietan kokatutako 14 erakunde ere. Bigarren Transfiere foroaren arrakasta ikusita – 1.500 profesionalek esku hartu zuten eta 2.700 B2B topaketa baino gehiago...
Irakurri gehiago

REEMAIN proiektuak industriaren C02 igorpenak murrizten lagunduko du

IK4-IKERLAN 10M€-ren aurrekontua duen Europako proiektu honetan parte hartzen ari da, energia kudeatzeko tresnak garatzeko Fabriken eraginkortasun energetikoa hobetzea ahalbidetuko da, kontsumoa %20 ere murriztuta Garatutako teknologiak ehungintza, elikagai eta metalurgiako lantegi banatan probatuko dira  IK4-IKERLAN energia kudeatzeko hainbat tresna garatuko dituen Europako REEMAIN proiektuan parte hartzen ari da, industri sektoreari igorpenak eta kontsumo elektrikoa...
Irakurri gehiago

Euskadiko Parke Teknologikoek “Enpresentzako laguntza-programen” aurkezpena hartuko dute otsailean

SPRIk eta Parke Teknologikoek antolatutako jardunaldiak, otsailaren 7an, 12an eta 13an egingo dira, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan hurrenez urren. Euskadiko Parke Teknologikoek eta SPRIk bat egin dute enpresei zuzendutako laguntza programa guztiak laburbildu eta aurkezteko. Honenbestez, otsailean zehar aurkezpen bana egingo dute Parke bakoitzean: otsailaren 7an, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean; otsailaren 12an Arabako Teknologia...
Irakurri gehiago

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk jarri ditu martxan euskal enpresei laguntzeko lehenengo 10 programak

Lehenengo programa horien bidez guztira 89 milioi eurotik gorako laguntza publikoak emango dira. Berrikuntza, teknologia, ekintzailetza edota finantzaziorako laguntzak dira. Euskal enpresek eta industriak dagoeneko eskura dituzte SPRI Taldeak 2014an martxan jarriko dituen lehenengo 10 laguntza programak. Guztira, 89,43 milioi euroko gastu publikoa egingo da eta laguntza horiek hainbat jarduera esparrutara zuzenduko dira, hala nola...
Irakurri gehiago

Arabako Teknologi Parkeko autobus zerbitzuaren ordutegiaren berregituraketa

Gehien erabiltzen diren zerbitzuak mantendu eta erabilpen oso txikia dutenak kendu egingo dira. Ekialdeko eta Mendebaldeko ibilbideetako zenbait geltokitan ere aldaketak egingo dira. Otsailaren lehen egunetik aurrera abiaraziko den berregituraketaren helburua, zerbitzua eta baliabideak optimizatzea da. Arabako Teknologi Parkeko Kontserbaziorako Hirigintza-Erakundeak, Gasteiz eta Parkea lotzen dituen autobus zerbitzuaren ordutegiak berregituratzea erabaki du, zerbitzu honen erabilpenari...
Irakurri gehiago
1 9 10 11