Category

2008

SALVAT konpainia farmazeutikoak eta Histocell enpresa bioteknologikoak terapia zelularreko proiektu batean batu dira

Histocellek, medikuntza birsortzailearentzako terapia zelularrean aditua, eta Salvat konpainia farmazeutikoak lankidetza-hitzarmen bat adostu dute hezurrak birsortuko dituen terapia zelularreko medikamentu berria garatzeko. Egitasmoaren helburua hezur-haustura konplexuak edo orain arte sendabiderik ez zuten hezurretako gabeziak konpontzeko aukera izatea da, gaixoaren beraren ehun adiposoaren (gantza) zelula ama mesenkimalak erabiliz. Euskarri biomaterial berria izango duten zelula horiek, hezurraren...
Irakurri gehiago

Gaiaren Plan Estrategiko berriak 500 milioiko inbertsioak aurreikusten ditu 2012ra arte

Telekomunikazioen Euskal Klusterraren 2009-2012 Plan Estrategiko berriak hurrengo lau urtetarako ehun jarduera baino gehiago jasotzen ditu eta baita 500 milioi baino gehiagoko inbertsio orokorra ere. Halaber, Gaian biltzen diren 231 enpresek aurreikusten dutenez, ekitaldi hau 3.000 milioi baino gehiagoko guztizko fakturazioarekin itxiko da; horrek %9-10ko hazkundea adierazten du eta hurrengo urtean, “apur bat baikorrak izanda”,...
Irakurri gehiago

Bizkaiko Teknologia Parkea kapitala zabaldu du Bizkaiko Ezkerraldera hedatzeko

Bizkaiko Teknologia Parkeak bere kapital soziala 23,8 milioi eurotan zabaldu du bere zabalkuntza-estrategia ahalbidetzeko Ezkerraldean egingo den milioi bat metro koadroko azaleradun esparru berria ren bidez. Kapital-zabalkuntzari esker, Bizkailur, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoen sozietatea, akziodunen artean gehitu da eta 11,9 milioi euroko lursailak eman ditu. Era berean, SPRIk zabalkuntza osatu du kantitate berdina esku-dirutan...
Irakurri gehiago

M&L Group ikerketa-proiektu europar batean murgildu da

Soluzio logistikoen diseinuan eta ezarpenean diharduen eta Zamudioko Teknologia Parkean kokatzen den ingeniaritza bizkaitar hau ikerketa-proiektu europar batean murgilduta dago ekoizpen-sistemak optimizatzen dituen tresna bat garatzeko. Prozeduren eta ohiko eragozpenen analisitik abiatuta, horretarako eraikitako partzuergoaren –hamar herrialdetako 28 erakunde biltzen ditu– partaideek fabrikazio-kontzeptuak errealitate birtualera eramateko asmoa dute funtzionamendu betean arituko den fabrika –birtual– bat...
Irakurri gehiago

Neiker – Tecnalia erretzeko bi piper-barietate berri sortu ditu.

Nekazaritza Ikerketarako eta Garapenerako Euskal Institutuak, Neiker-Tecnaliak, erretzeko bi piper-barietate berri sortu ditu, fruituaren uniformetasuna, oreka betegatibo-produktibo ona eta oso goiztiarrak izatea ezaugarritzat dituztenak. Luzea izenekoa bata, piper oso luzea izateagatik eta Leuna bestea, fruitu laburragoa, leunagoa eta ez hain sinuatua izateagatik. Horiek garatzeko, ikertzaileek Bizkaiko eta Gipuzkoako 34 nekazariren fruitu onenak bildu eta lau...
Irakurri gehiago

Tecnalia Sertec plataforma teknologikoaren bilera hartu du

Nazioarteko automobilgintzako adituak Bizkaiko Teknologia Parkeko Tecnalia Automozioko egoitzan bildu dira (Robotiker-Tecnalia), Automozioko Osagaien Sektorearentzako (Sertec) Espainiako plataforma teknologikoaren laugarren osoko bileran. Bertan automozioaren sektoreak Estatuan duen egungo egoera aztertu eta horren etorkizunerako ikuspegia eskaini ziren. 2006ko martxoan sortutako Sertec-ek xedetzat du Espainian sektore horren balio-katearen barne dauden hainbat eragileen arteko ekimenen garapenerako eta jarraipenerako...
Irakurri gehiago

Gaiker – IK4 Reccon 2008 kongresua antolatu du

Gaiker-IK4 zentro teknologikoak plastikoak birziklatzeari buruzko Reccon 08 Nazioarteko Kongresua antolatu du. Hiru egunetan zehar Reccon-ek hondakin plastikoak kudeatzeko garapen eta estrategia berriak ezagutarazi ditu, hau da, sortutako hondakin kopuru handia, aurreikus daitekeen lehengaien urritasuna eta ingurumenarekiko geroz eta handiagoa den ardura direla-eta azkeneko urteotan mundu osoan garrantzi handia lortu duten sistemak. Reccon kongresuaren helburua...
Irakurri gehiago

Aeromart 2008 misio komertziala

egan Aeronautikako eta Espazioko Klusterra Aeromart 2008 topaketara joan da. Sektoreko negozioen nazioarteko topaketarik nagusiena da hori eta atzo aeronautikako polorik garrantzitsuenaren egoitza dagoen Tolosan (Frantzia) amaiera eman zitzaion. Aeromart 2008 Parc des Expositions-en egin zen eta bertan, bi egunetan zehar, gutxi gorabehera aeronautikako eta espazioko 200 kontratistek eta 500 konpainia azpikontratistek parte hartu dute...
Irakurri gehiago

Soluzioak Goi Zuzendaritzarentzat

Unitronics-ek, komunikazioen eta informazio-teknologien sektoreari dagokionez Espainiako merkatuko enpresa aitzindariak, iragan den ostiralean, hilak 21ean, bere “Goi Zuzendaritzarentzako soluzioen jardunaldia” ospatu zuen Bizkaiko Teknologia Parkean inauguratu berri dituen bulegoetan. Jardunaldi hau Unitronics-ek antolatutako ekitaldi-programaren barruan dago, enpresei beren eraginkortasuna areagotzen lagun dakizkiekeen soluzioak aurkezteko helburua duena. Gaur egun IP bidezko urrutiko komunikazioen inguruan dagoen sistemarik...
Irakurri gehiago

Histocell finantzazioaren bila dabil bere hazkunde-estrategia bizkortzeko

Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako Histocell terapia zelularreko konpainia aurrerapauso bat emateko prestatzen ari da. Enpresa bioteknologiko honek –Noray taldeak bertan 82%ko partaidetza du– lau urterako plan bat diseinatu du, horren bitartez 2012an 16 milioi euroko fakturaziora iristeko asmoarekin. Aipatutakoa lortzeko, lehendabizi 3 milioi euroko injekzio ekonomikoa behar du. Bere presidente Julio Font-ek azaldu duenez, martxoan...
Irakurri gehiago
1 2 3 4 10