Tecnalia VII. Esparru Programaren bost proiekturen buru da eta horien helburu dira zementu-materialen simulazioa (Codice), hegazkin seguruagoak eraikitzeko nanomaterialak (Laysa), telekomunikazioak eta zerbitzuak mugikortasunean (m:CIUDAD), arrantzako baliabideen kudeaketa eraginkorra (Txotx) eta erreprodukzio-eredu berriak (LeanPPD). Hauexek dira Teknaliak 2007an VII. Esparru Programaren barruan lortutako 43 proiekturen artean aurkitzen diren bost, 14 milioiko itzulkina dakartenak, hots, ia...Irakurri gehiago
Momentuz, proiektuaren I. fasea garatu bitartean burututako teknologien analisiaren arabera –urte honen amaierarako aurreikusita dago behin betiko bukatzea–, Egonkortzea/Solidotzea da sedimentu horietan dagoen kutsadura motarako tratamendu orokor gisa egonkortasunik altuena eskaintzen duen aukera. Soluzio honek tratamendu-ahalmen handia izateaz gain, beste abantaila batzuk ere biltzen ditu: erraztasuna, jarduteko malgutasuna eta sendotasuna. Hala ere, sedimentuak izaki, zailtasun-faktore...Irakurri gehiago
Hautagaitzaren arduraduna den Juan Tomás Hernaniren arabera, Bilbok Europako neutroien espalazio iturria hartzen badu, Euskadik hezkuntza-, unibertsitate- eta ekonomia-alorretako eraldaketa ekonomiko garrantzitsu bati aurre egingo dio. 600 lanpostu eta ibiltaritzako 4.000 zientzialari sortuko lituzkeen proiektu hori eduki teknologiko indartsua duen eskualde batean kokatzen da, proiektuari behar duen azpiegitura guztia, horniduren know-howa, enpresa berezituak, zentro teknologikoak,...Irakurri gehiago
Noray BG Euskadiko Taldeak, Histocell eta NorayBio enpresek osatutakoak, 2013. urtera arte Ikerketa eta Garapenari dagokionez, bere fakturazioan, enpleguan eta gastuan urteko %20ko igoera espero du. Noray BG 2006an eratu zen eta bi urtetan Espainiako sektore bioteknologikoaren hamar enpresa garrantzitsuenen artean kokatzea lortu du eta, horrez gain, bere jarduerako bigarren urtean irabaziak izan ditu. Taldeak...Irakurri gehiago
6.500 enpresa txiki eta ertain baino gehiagok parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak Euskadin berrikuntza sustatzeko diseinatu dituen programetan. Aipatu ekimenaren arduradunek emandako datuen arabera, urte bateko epean 6 eta 250 langile arteko euskal ETEen %35k instituzioek bultzatutako programaren batean parte hartzeko eskatu du, bere lehiakortasuna hobetzeko asmoz. Beste ekintza batzuen artean, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen...Irakurri gehiago
Berrikuntza Euskadiko bigarren eraldaketa ekonomiko garrantzitsuenaren eragile bihurtzea. Asmo honekin, autonomia erkidegoak Berrikuntza Urtea izendatu zuen 2008a, hots, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak sortutako eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, koordinatutako ekimena. Horren arduradunek beren buruak zoriondu dituzte zituzten helburuak lortzeagatik; izan ere, helburuok berrikuntzaren kultura eta errealitatea zabaltzean eta hedatzean datzate eta, batez ere,...Irakurri gehiago
Azti-Tecnalia Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Elikagai Politika eta Industria Zuzendaritzaren laguntzarekin batera, “Kalitatea eta Berrikuntza Bikaintasunaren zerbitzura” jardunaldi teknikoa antolatu du XIV. Kalitatearen Europar Astea dela-eta. Aipatu jardunaldia datorren hilak 27an egingo da Azti-Tecnaliako egoitza berrian, Bizkaiko Teknologia Parkean. Horren helburua nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresetan hainbat alderdiren ezarpena bultzatzea da Kalitatea eta Berrikuntza hobetzeko asmoz. Jardunaldian...Irakurri gehiago
Tecnalia korporazio teknologikoak eta Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak atzo inauguratu zuten Bizkaiko Teknologia Parkean, Derion, “T4 Ekingunea”, oinarri teknologikoko enpresa-egitasmoak hartzea xedetzat duen gune berria. Mintegi berri honen helburua enpresa berriak martxan jartzeko azpiegitura egokia ematea daIrakurri gehiago
Ardoa izango denaren kalitatea definitzeko oinarrizko parametroetako bat muztioan azido glukonikoa dagoen detektatzea da. Azido honen mailak berehala eta modu errazean ezagutzea da Biolan Microbiosensores enpresak, Neiker-Tecnalia zentro teknologikoaren y Neurtek enpresaren laguntzarekin 2006an sortutakoak, garatutako biosentsorearen zeregina. Biolan Microbiosensores, Bizkaiko Teknologia Parkean kokatzen dena, oinarri teknologikoko enpresa bat da eta bere jarduera nekazaritzako elikagaien...Irakurri gehiago