Category

2008

Midatech Group-ek eta MonoSol Rx-ek lankidetza-hitzarmen bat adostu dute lamina fineko farmakoak emateko teknologiak nanopartikulekin biltzeko asmoz

Midatech taldeak, nanopartikula sintetikoen ekoizpenean eta aplikazioan munduko aitzindaria denak, eta MonoSol Rx-ek, PharmFilm teknologiaren sortzailea eta disoluzio-laminako produktu farmazeutikoak ematean berezitua denak, beren elkarkidetzaren berri eman zuten PharmFilm entregatze-teknologia berriak eta horiekin biobateragarriak diren nanopartikulak batzen dituzten farmakoen formulazio berriak garatzeko. Midatech Group eta MonoSol Rx batera ikertzen arituko dira eta lamina fineko nanopartikula...
Irakurri gehiago

BCAM, ikerketa matematikoko euskal zentro berria, behin-behinean kokatuko da Zamudioko Teknologia Parkean

Atzo jendaurrean aurkeztu zen Matematika Aplikatuetarako Euskal Zentroak (BCAM) erronka matematikoen abangoardian kokatzeko eta karrera ikertzaileen garapenerako erreferentziako zentro gisa eratzeko asmoa du. Aipatu zentroa, Zientziarako Euskal Fundazioak (Ikerbasque) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sustatutakoa, behin-behinean kokatuko da Zamudioko Teknologia Parkean eta, geroago, EHUko Teknologia eta Zientzia Parkera lekualdatuko da Leioako campus bizkaitarrean. BCAM ekuazioak...
Irakurri gehiago

Energiak euskal erakundeen apustu estrategikoa erakarriko du 2011ra arte

Energia, bioteknologia, eraikuntza eta teknologia berriak. Hauexek dira Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek urte honen eta 2011. urtearen artean garatzeko aukeratutako proiektuak. Izen-abizenak dituzten hamar ekimen hauek 648,35 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute, Jaurlaritzaren eta foru erakundeen 31,47 milioiko diru-laguntza jasoko dute eta 2.521 enpleguren sortzaile izango dira. Hamar asmo hauekin erakundeek frogatu nahi dute...
Irakurri gehiago

Nextel Gaiarekin batera IKTetara egokitzeko proiektua kudeatuko du

Nextelek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologietako Industrien Elkarteak IKTen erabilera egokia lortzea helburu duen 20000pyme proiektua kudeatuko dute. Nextel eskualdeko aholkularitzak koordinatzeaz, enpresa txiki eta ertainen esparruan ezarpenerako gida bat garatzeaz eta ondoren proiektua Espainiako hogei erakunde ingurutan ezartzeaz arduratuko da. Informazio eta Komunikazio Teknologien eta Elektronikako Enpresen Espainiako Konfederazioak (Conetic) 20000pyme...
Irakurri gehiago

Bizkaiko Teknologia Parkea bere ateak 7.000 pertsonari ireki dizkio

Bizkaiko Teknologia Parkeak atzo 7.000 pertsona ingururen bisita jaso zuen bere ateak zabaltzeko egunean, euria ari zuen arren. Bere zuzendaria den Txaber Ouroren arabera, ekimena “erabateko klasiko” gisa sendotu da eta, baieztatu zuenez, bere arrakasta azkeneko urteotan esperientzia didaktikoari -atzo bederatzigarren aldiz ospatu zen- eman zaion “formatu ludikoan” datza. Jardunaldi osoan zehar askotariko ekintzak biltzen...
Irakurri gehiago

Global MBA abiarazi da Zamudion

Eseune-k, Unibertsitate Ikasketen eta Negozioen Eskola Europarrak, Zamudioko Teknologia Parkeko geletan Global MBAren edizio berriari ekin dio. Enpresa zuzendaritzako master honetan Hego Amerikako 13 herrialdetako eta Espainiako 45 gaztek parte hartuko dute eta enpresetan praktikak egiteko aukera eskainiko zaie.
Irakurri gehiago

IX. Ateak Zabaltzeko Eguna

Bizkaiko Teknologia Parkeak eta bertan kokaturiko hainbat zentro teknologikok eta enpresek beren ateak irekiko dituzte familia bizkaitarrentzat igande honetan, azaroaren 16an, 10:00etatik 14:00etara. Dagoeneko tradizionala da Parkeak antolatzen duen ateak zabaltzeko egun hau eta aurten bere IX. edizioa ospatzen du. Bizkaiko Teknologia Parkearen programazioan familia osorako ekintza ludiko anitz nabarmentzen dira eta, horien bidez, teknologia...
Irakurri gehiago

Azti – Tecnalia akuikulturako hondakinak txikiagotu ditu

Itsas-laboreen Batzorde Aholku-emaileak (Jacumar), Azti-Tecnaliako zuzendaritza teknikoarekin eta Generalitat de Catalunyarekin, Xunta de Galiciarekin, Kanarietako Gobernuarekin eta Andaluziako Juntarekin elkarlanean, akuikulturako hondakinak txikiagotzeko, tratatzeko eta horiei probetxu ateratzeko teknikei buruzko “Técnicas de minimización, tratamiento y aprovechamiento de residuos de la acuicultura” egitasmoa gauzatu du Itsas-laboreen Plan Nazionalen Esparruan. Proiektu honen emaitzetako bat “Guía de Minimización...
Irakurri gehiago

HOIP 2008 mintegia

Robotiker-Tecnaliak Bizkaiko Teknologia Parkean duen egoitzan “Hands-on Image Processing 2008 (HOIP 08), Investigación y Aplicación” mintegia berriz ere antolatu zuen urriaren 22 eta 23an. Nazioarteko mintegiaren edukia ordenagailu bidezko irudien tratamendurako aplikazioei eta joerei buruzkoa izan zen: segurtasuna, identifikazioa eta sailkapena. Hizlarien artean sozietateen eta enpresen, unibertsitateko erakundeen eta Tecnalia bezalako korporazio teknologikoen ordezkariak ageri...
Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6 10