Category

2012

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea izango da hemendik aurrera Donostiako Teknologi Parkearen izen berria

Parkeko Akziodunen Batzar Orokorrak gaur (osteguna) eginiko bileran hartu du behin betiko erabakia. Eskaera hori jadanik urriaren 16ko Administrazio Kontseiluan aztertu zuten. Eibarko Teknologi Gunea parkean sartzeak eta Hernaniko herrian egiten ari diren zabalkuntza prozesuak eragin dute izena aldatzea, Parkearen errealitate berrira egokitzeko.  Akziodunen Batzar Orokorrak gaur hartutako erabakiaren arabera, Donostiako Teknologi Parkearen izena Parque...
Irakurri gehiago

“Ezagutu Aukeratzeko” Jardunaldia BTEKen

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroak “Ezagutu Aukeratzeko” jardunaldia hartu du gaur. Txorierriko mankomunitateak antolatuta, Txorierriko Egaz, Politeknika Ikastegia eta Institutoarekin elkarlanean, bigarren hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleen gurasoei zuzendutako topaketa izan da; beraien seme-alabentzako heziketa-programak eta industria eta zientzia-teknologia alorreko irtenbide profesionalak ezagutzera ematea izan da jardunaldiaren helburu nagusia. Izan ere, informazio hau jasota, gazteen...
Irakurri gehiago

Innobasquek Euskadiko Berrikuntza jarduera hoberenak hedatu ditu haren protagonisten bitartez

“Euskadiko berrikuntza haren protagonisten eskutik” jardunaldian euskal erakunde gailenek beren ekimen berritzaile garrantzitsuenak erakutsi dituzte, agerian jarriz Euskadi erreferentziako lurralde berritzailea eta gaitasun aitortuak dituena. Esperientzia horiek Enpresa Estrategiak landu duen Berrikuntzako Gidan jaso dira Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziaren laguntzarekin. Gaur arratsaldean egin da Bilboko Itsas Museoan “Innobasqueko Astearteen” 22. edizioa , eta bertan, “Euskadiko berrikuntza...
Irakurri gehiago

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, iraunkortasunarekiko konpromisoa

Iraunkortasun estrategia bat du eta horren baitan zenbait ekintza burutu dira ingurumen, energia, garraio edo bizi-kalitatearen alorretan, besteren artean. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Iraunkortasunaren memoria egin du eta bertan jasotzen dira Parkea sortu zenetik iraunkortasunari dagokionez abiarazi dituen ekimen guztiak. Iraunkortasuna BizkaikoZTPren “misioan” identifikatuta dago eta bere “balore giltzarrietako” bat da. Hala, Parkeak ingurumenaren...
Irakurri gehiago

Ezten Arrisku Kapitaleko funts publikoak 500.000 euro inbertitu ditu Wattio enpresan

Etxe adimentsuetarako sistema berritzaileak diseinatzen dituen Wattio start-up-ak jakinarazi du lehen finantzaketa erronda itxi duela Eusko Jaurlaritzako Arrisku Kapitaleko Sozietate Publikoak zuzendutako EZTEN Arrisku Kapitaleko Funtsarekin. 500.000 euroko inbertsio bat da. 4 urteko lanaren buruan, duela bi urte eta erdi sortutako enpresa honen bazkide fundatzaileak “SmartHome” sistema bat diseinatu du, oso posizio ona lortu duena...
Irakurri gehiago

GAIAren Plan estrategikoaren bidez bertako enpresen fakturazioa %15 areagotu nahi da 2016an

Euskal Herriko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Klusterrak (GAIA-TEIC Klusterra) 2013-2016 epealdirako Plan estrategikoa aurkeztuko du gaur. Planaren ardatz nagusia bertako enpresen nazioartekotzea da. Horretarako, bi premisa nagusi izango dira: bateratasuna eta bikaintasuna. Nazioartekotze horretan hauek finkatu dira “lehenesteko eremu” gisa: Europa, Mercosur (Brasil eta Uruguaik garrantzia berezia izanik), Txile, Kolonbia, Peru eta Mexiko. Plana Klusterrak...
Irakurri gehiago

Innobasqueko hamar bazkide beren enpresa-aukerak biderkatzearen bila dabiltza elkarlanaren bidez

INNOBASQUE  EXCHANGE  v1.2-n  aurkeztu  dituzte  beren  berrikuntzak: Kemuri, Techabout, Hermeneus World, Ercisa, Enerbide, Ideable Solutions, Symplio Lifestile Technologies, Biomimetiks, BBY Digital eta Alhymotion. INNOBASQUE  EXCHANGE Berrikuntzako  Euskal  Agentziaren  1.000 bazkideren eta bazkiderentzako elkarlan-ekimen bat da, beren proiektu berritzaileak ezagutarazteko   eta   beren   proposamenen   aberaste   eta   egikaritze,   osoa   edo zatikorako behar dituzten elkarlan eta itunak sarean aurkitu...
Irakurri gehiago

60.000tik gora lagunek parte hartu dute Zientziaren eta Teknologiaren Asteko jardueretan

  –       Berrehun jarduera antolatu dira azaroaren 5etik 18ra bitartean, zientzia hiritarrei hurbiltzeko. –       Ia 9.000 lagunek aktiboki parte hartu dute hiru teknologi parkeetan antolatutako ate irekien jardunaldiak eskainitako 50 jardueretan. –       340 ikertzaileren laguntzaz, unibertsitateak kalera atera zuen zientzia eta bere emaitzak, eta 70 tailer, jardunaldi eta standek 40.000tik gora bisitari jaso zituzten. –      ...
Irakurri gehiago

Ate Irekien egunak milaka lagun erakarri zituen Araba, Bizkaia eta Donostiako Teknologi Parkeetara

Zientzia eta Teknologiaren asteko ekitaldien egitarauaren azken jarduna izan zen ate irekien eguna. Milaka lagun hurbildu ziren atzo Araba, Bizkaia eta Donostiako Teknologi Parkeetara, Ate Irekien Jardunaldiaren inguruan. Eguraldi txarra ez zen oztopo izan, hainbat eta hainbat pertsonak, gazte zein heldu, parkeek antolatutako berrogeitamarretik gora ekintzatan parte hartzeko. Zientzia eta Teknologia gizarteratu eta bereziki Teknologi...
Irakurri gehiago

Ekintzaileak prestatzeko SPRI Taldearen lehen tailerrak 24 orduan bete du izen-emate kopurua

–       160 pertsonak eman dute izena hamar adituk eskainiko duten ikastaro batean. Datozen hilabeteetan aditu horiek hamar egunez lagunduko diete euskal ekintzaileei beren  negozioak hobetzen. –       Azarotik aurrera  ekintzaileek aukeratutako gai eta adituei buruzko tailer bat antolatuko da. –       Tailerrak bukatutakoan onlineko tutoretza eskainiko da Euskadi Emprenderen linkedin kanalean, zalantza bat bera ere gera ez...
Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 24