– Autonomo eta mikroenpresentzako Inplantalari programaren bidez 21.600 IKT konponbide ezarri dira – www.spri.eus webean dago “Inplantari” programari edo mikroenpresentzako IKT Konponbideak erabiltzeko doako aholkularitza zerbitzuari buruzko informazioa guztia. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du “Euskadiko autonomo eta mikroETEentzako IKT Konponbideen Inplantari” programa Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko SPRI-Enpresen Garapenerako Agentziaren bitartez. EAEko 2.220dik gora negozio...Irakurri gehiago
IK4 Aliantza Teknologikoak Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Klusterreko (GAIA-EIKT Klusterra) enpresei aurkeztu zizkien ostegunean, azaroak 27, esparru horretarako garatu dituen aktiboak eta teknologiak. Miramongo Gipuzkoako Teknologia Parkean antolatutako ‘Erakusleiho Teknologikoa’-ren barruan, IK4 Aliantza Teknologikoko ikertzaileek jendaurreko aurkezpen praktikoak egin zituzten, bertaratutako enpresei heldutasun-maila handiko teknologiak eta saiakuntzak erakusteko asmoz. Aktibo hauei buruzko jabego intelektualeko...Irakurri gehiago
Eureka! Zientzia Museoak ikasleen eta lanean dabiltzan zientzialarien arteko trukerako IV. BIZITZA ZIENTIFIKOAK topaketa antolatu du. DBH4ko eta Batxilergoko ikasleentzat da jardunaldia, eta profesionalen eta ikasleen arteko elkargune izatea du xede, zientziara eta ikerketara egiazko hurbilketa eskaintzea, ikasketak amaitu ondoren aukeran dituzten lanbide eta ahalbideak erakustea ikasleei. Zientziaren 13 arlotan egiten den lan espezifikoa ezagutzeko...Irakurri gehiago
DGPYMEk, ICEXek eta Sodecan-ek APTEren Nazioarteko Konferentziaren bigarren saioan parte hartu dute, Palet Express Internacional eta Singular Factory enpresekin eta Kanarietako zientzia- eta teknologia-parkeen arduradunekin batera. Vigoko Teknologia Parkea hautatu dute Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE) 2015ean egingo duen Nazioarteko Konferentzia antolatzeko. Atzo, Fuerteventurako Teknologia Parkean egin zen APTEren Nazioarteko Konferentziaren bigarren saioa....Irakurri gehiago
“GTD produktibitate-metodo berria da, denboraren kudeaketa zaharkituta utziko duena” izenburupean, ekoizpenari buruzko jardunaldiak egin dira azaroaren 13an, 20an eta 21ean, Euskadiko hiru teknologia-parkeetan. Parte-hartzea handia izan da. Depro Consultores de Productividad aholkularitzako Jose Ignacio Azkueren eskutik, XXI. mendean lehiakorrak izateko giltzarriei heldu zaizkie. Izan ere, profesional onak izateko, lan gehiago egin ez ezik, kalitatea eta...Irakurri gehiago
FABulous ekimenak fondo galdurako laguntzak eskaintzen ditu Euskadiko 150 proiektu finantzatzeko Interneterako 3D inprimaketaren arloan. SPRI-Enpresen garapenerako euskal agentziak antolatutako jardunaldi batean azaldu dira ekimenaren xehetasunak eta zer egin behar den Europako finantzaketa eskuratzeko. “Europako Batzordeak negozioa eta aberastasuna sortzeko erabili nahi du teknologia hori” dio Francisco Burján aholkulariak eta FABulous proiektuaren koordinatzaileak. Etorkizuneko Interneten...Irakurri gehiago
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente José Miguel Corresek ongietorria egin die Akting, DA2B eta Gfi Informática enpresa berriei, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean gauzatutako “harrera eta aurkezpenean”. Instalatutako enpresa berrien ordezkariekin batera, GZTPko instalazioetan jada kokatutako hainbat zentro teknologiko eta enpresetako zuzendaritza-kide eta langile anitz egon dira jardunaldian. Paúl Minguezek berak zuzentzen duen enpresa aurkeztu...Irakurri gehiago
Iragan urrian, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak “Fluxu Zitometriari buruzko I. Ikastaroa” hartu zuen. Inbiomed izan zen antolatzailea, Santanderren dagoen Valdecillako Markesa Ikerketa Institutu eta Fundazioarekin (IDIVAL) elkarlanean. Euskadin ez dago horrelako ezaugarriak dituen beste ikastarorik, fluxu-zitometria aurreraturako teknika eta aplikazio bilduma zabala eskaintzen baita, gero klinikan eta ikerketan erabiltzeko. Ikastaroan parte hartu zuten ikertzaileei...Irakurri gehiago
Mikroteknologien arloan diharduen CIC microGUNE Ikerketa Zentro Kooperatiboak industriako mikrosistemei buruzko workshop bat antolatu berri du. Jardunaldian parte hartu dutenek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte mikroteknologiek euskal industrian duten garrantzia, eta arlo horretako industriari eta ikertzaileei planteatzen zaizkien etorkizuneko erronkak. Hitzorduak berrogeita hamar bat pertsona bildu ditu, ikertzaileak eta industriako zenbait arlotako pertsonak tarteko...Irakurri gehiago
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoek eta Garaia Berrikuntza Guneak, “.EUS” Interneteko domeinu berriaren abiarazte-aldiari buruzko jardunaldia hartu dute. Enpresa Digitalak antolatutako jardunaldian, abiarazte-aldi honetan eta orohar domeinu berri bat hartzerakoan kontutan hartu beharrekoak izan dira aztergai. PuntuEus Fundazioa izan da domeinu berriari buruzko argitasunak ematearen arduraduna: domeinuaren erabilgarritasuna, normaltasuna eta komunitate izaera, baita egokitzea...Irakurri gehiago