Ceit-IK4 zentroa PRoPART proiektu europarrean parte hartzen ari da, ibilgailu autonomoen posizionatzean prezisioa hobetzeko asmoz
Proiektu hau H2020 estrategiaren baitan kokatuta dago eta Satelite bidezko Nabigazio Sistema Globaletarako (GSA) Europako Agentziak diruz laguntzen du. Bere helburua, ibilgailu autonomoen nahiz gidariaren laguntzarako sistema aurreratuen posizionatzea hobetzea da
PRoPART proiektuaren xede nagusiena Galileo seinaleetan oinarritutako posizionatze-sistema garatzea da, bestelako posizionatze-teknologiekin eta sentsoreekin uztartuta, eta, erreferentziazko geltokietako zuzenketen datuak jasotzen dituen RTK (Real Time Kinematic) softwareak eskainitako hobekuntzari esker, zentimetroen mailako prezisioa eskaintzeko gai da.
Ibilgailu autonomoek eta gidariaren laguntzarako sistema aurreratuek “Zero Ikusmena” izaten laguntzen dute, hau da, etorkizunean gizakirik ez izatea kaltetua edo hila istripuen eraginez. Aurreikuspenen arabera, teknologia hauek trafiko-dentsitatea murrizten lagunduko dute, errepideetako eraginkortasuna hobetzearekin. Gainera, higikortasun-negozio eredu berriak sortzen lagunduko dute.
Prezisio altuko posizionatze sendoa izatea funtsezkoa da gidariaren laguntza-sistema aurreratuentzako nahiz konektatutako ibilgailu autonomoen aplikazioetarako. Izan ere, gaur egun hainbat sentsore-mota erabiltzen baitituzte ibilgailu autonomoek, baita kamera, ultrasoinu, radar eta abarrak ere.
Gaur egun garapen-fasean dauden konektatutako ibilgailuek eta automatizatuek hainbat soluzioren arteko lankidetza baliatzen dute ibilbidean ibilgailuak duen posizio absolutua eta erreferentzia-puntu batekiko duten posizio erlatiboa zehazteko. Ez dago teknologia bakar bat ere egoera horiei guztiei erantzuteko gai denik, eta hainbat teknologia uztartzen direnean, eskuratzen den informazioaren osotasuna ulertzea ezinbestekoa da. PRoPART proiektuak gidatze autonomoa duen kamioi batentzat garatutako posizionatze-soluzioaren balioa egiaztatuko du, baita errei-aldaketa modu autonomoan egiteko gaitasuna ere, autopistetan ibilgailuek eskuin aldetik sartzeko aukera izan dezaten.
Hauek dira PRoPART proiektuko bazkideak: RISE, AstaZero, Scania, Waysure, Fraunhofer IIS, Ceit-IK4, Baselabs eta Commsignia. Enpresa eta zentro horiek Suedian, Alemanian, Espainian eta Hungarian kokatuta daude. Proiektuaren aurrekontua, guztira, 3,5M €-koa da, eta 2017ko abenduaren 1etik 2019ko azaroaren 30era arte garatuko da.