BTI Estatuko produkzio zientifiko handiena duen enpresa bioteknologiko gisa sendotu da hirugarren urtez

BTI Biotechnology Institute da 2017an argitalpen zientifiko gehien (33 guztira) dituen enpresa, ASEBIO 2017 Txostenean jasota dagoenez. Hirugarren urtez jarraian izan da Arabako Parke Teknologikoan egoitza duen enpresa bioteknologikoa lehen postuan Espainiako produkzio zientifikoari dagokionez

Bioenpresen Espainiako Elkarteak Estatuko sektore bioteknologikoko datuak jasotzen dituen Urteko ASEBIO 2017 Txostena argitaratu du. Txostenaren aurkezpenari amaiera emateaz Ángeles Heras Caballero, Unibertsitateen, Ikerketaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren Estatuko idazkaria, arduratu zen

índiceBioenpresen Espainiako Elkarteak (ASEBIO) 2017ko ASEBIO Urteko Txostena argitaratu du. Bertan, Estatuko bioteknologiaren sektorearen egoera eta joerak jasotzen ditu.

Eragina sortzen duten aldizkari zientifikoetan Espainiako enpresen argitalpenei dagokien atalean, BTI Biotechnology Institute enpresa nabarmentzen da argitalpen gehien izan dituen Espainiako enpresa gisa. Guztira 33 argitalpen izan ditu.

2017ko Txostenak jasotzen duen datuak behin betikoz kontsolidatu du BTI Biotechnology Institute erakundea, egoitza teknologikoa Arabako Teknologia Parkean duena. I+G arloan inplikazio eta dedikazio handiena duen Espainiako enpresetako bat izan da eta bioteknologiako enpresa hori Espainia mailako produkzio zientifikoan lehen postuan kokatu den hirugarren urtea izan da jarraian. Izan ere, 2015eko eta 2016ko ASEBIO txostenetan ere postu bera lortu zuen 36 eta 33 argitalpenekin hurrenez hurren.

BTIren sortzailea eta zuzendari zientifikoa den Eduardo Anitua doktorearen hitzetan, “ASEBIO 2017 Txostenean argitaratutako datuak proiektuaren jatorrizko ideia errealitate egitearen emaitza dira: ezagutza zientifikoa sortzea, ezagutza hori hedatzea eta, horren bidez, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko tratamendu berriak eta hobeak garatzen laguntzea”. “BTIk ikerketan esfortzu handia egiten du, eta hori halako garrantzia duen txostenean jasota geratzea ikertzen eta biomedikuntza arloan aurrerapen berriak garatzen jarraitzeko pizgarria  da”, adierazi du Anitua doktoreak.