Mantuko zelulen linfomari aurre egiteko sendagai eraginkorra garatu du Quimatryx-ek

Gipuzkoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza nagusia duen QUIMATRYX enpresa gipuzkoarrak azken belaunaldiko sendagai epigenetikoa garatu du, zeinak eraginkortasun handia erakutsi baitu mantuko zelulen linfomari aurre egiteko animalia-ereduetan

menu001_editedHain zuzen ere, mantuko zelulen linfomaren kontrako HDAC6 QTX125 inhibitzaile selektiboak emaitza bikainak lortu ditu animalia-ereduetan, tumorearen erregresiora ere helduta. Une honetan, fase prekliniko erregulatzailean dago sendagaia, eta 2019. urtearen amaieran fase klinikoan sartzea da helburua.

Europako Hematologia Elkartearen (EHA) Haematologica aldizkari prestigiotsuan argitaratu du lana Quimatryx-ek, Bartzelonako Unibertsitateko Genetikako katedradunekin, Cossío irakaslearen taldearekin eta Manel Esteller doktorearen taldearekin elkarlanean. Bellvitgeko Ikerketa Biomedikoen Institutuko (IDIBELL) Minbiziaren Epigenetika eta Biologia Programako (PEBC) zuzendaria da Esteller, baita ICREAko ikerlaria ere. Horrenbestez, QTX125 sendagaiaren eraginkortasuna baliozkotu da mantuko zelulen linfoma duten animalia-ereduetan.

Partekatu

Beste berri batzuk