Ceit-IK4 zentroko eta Tecnun eskolako ikertzaileek garatu duten aurpegi-babesari esker Eibar taldeko Kike García futbolariak jolasten jarraitu ahal izango du

Albisteak, Gipuzkoa

Sudur-trenkadaren haustura izan zuenetik futbol-zelaietara jaisterik ez du izan

Ceit-IK4 eta Tecnun erakundeetako ingeniariek maskara babeslea garatu dute, Pixel Sistemas eta MZ3D erakundeen laguntzarekin. Horri esker, Huesca-Eibar partida jokatzen ari zirela jasandako kolpearen eraginez sudur-trenkada hautsi zuen Kike García jokalariak berriz ere jokatzeko aukera izango du bere taldekideekin batera. Armaginen aurrelariak Betis taldearen aurkako partidaren amaierako minutuetan parte hartzeko aukera izan zuen, eta taldeak lehen mailan jarraitzeko adina puntu eskuratu zituzten partida horretan, gainera.

SD Eibar taldearen zerbitzu medikoko kideek, baita jokalariak berak ere, parte hartu ahal izan dute maskararen diseinuan nahiz fabrikazioan, Ceit-IK4 zentroaren egoitzan. Zentro Teknologikoaren Materialak eta Fabrikazioa arloko ikerlariak eta Tecnun eskolako Mekanika eta Materialen Ingeniaritza Departamentuko ikerlariak zian dira lanean, Luis Matey eta Aitor Cazón buru zituztela, eta 3D eskanerra erabiliz Kike García jokalariaren aurpegia eskaneatu zuten erreferentziazko geometria birtuala lortu ahal izateko. Horrekin, aurpegi-maskara pertsonalizatua diseinatu ahal izan zen. Mota honetako 3D modelatuak egiteko garatu den softwarearen laguntzarekin adituek pantailara eraman zuten, jokalariak emandako jarraibideei kasu eginez.

Eta maskara, Bergarako MZ3D erakundearen instalazioetan ekoitzi zen, 3D inpresioarekin. Horretarako, ULTEM 1010 izeneko materiala erabili zen, NASAren ziurtagiria duen material termoplastikoa, muturreko erresistentzia duena eta sektore aeroespazialean nahiz automoziokoan erabiltzen dena. Pieza inprimatzeko prozesuak 5 orduko iraupena izan zuen.

Partekatu

Beste berri batzuk