Elkarrizketa: Diego Borro Yágüez,4.0 Industriarako Sistema Adimendunen Taldeko zuzendariordea (CEIT-IK4)

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Enpresaren jarduera…

Ceit-IK4 irabazi-asmorik gabeko ikerketa-zentroa da. Nafarroako Unibertsitatearen ekimenez sortu zen, 1982an, eta eginkizun nagusia du ikerketa aplikatuko industria-proiektuak egitea eta, horretarako, ikertzaile gazteak kontratatu eta horiei prestakuntza ematea.

Zer bereizgarri ditu?

Ceit-IK4ren ezaugarri nagusia bere misio bikoitza da: batetik, enpresa-egituraren lehiakortasuna hobetzen laguntzea, bikaintasun zientifikoan eta teknologikoan oinarritzen diren soluzio aurreratuak sortuko dituzten ikerketa aplikatuko proiektuen bidez. Bestetik, Ceit‐IK4ren asmoa da konpainiak nazioarteko lehiakortasunaren lehen mailara bideratzeko behar diren aldaketetan buru izango diren ikertzaile gazteei prestakuntza ematen laguntzea.

Gizarteari egin nahi dizkiozuen ekarpenak…

Ceit‐IK4k zerbitzua eta balioaren ekarpenak eman nahi dizkio gizarteari eta, horretarako, balio erantsi handiagoa ematen duten eta enpresa-lehiakortasuna sendotzen duten ekintzak garatu.

Gaur egun, Ceit‐IK4n 250 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute. Gainera, 1996tik, hamalau spin-off eratu dira, eta horiek balio erantsi altuko profilak dituzten 300 pertsona baino gehiagori dituzte lanean.

Eta Euskadiko Parkeen Sareari dagokionez, zer ekarpen egiten diozue? …

Ceit‐IK4ko ikertzaileek hertsiki dihardute lanean Euskadiko Parkeen Sareko enpresa batzuekin. Gaur egun, nazio-mailako eta Europako zenbait ikerketa-proiektutan dihardute lankidetzan. Horri esker, esan dezakegu balio erantsia Parkeko enpresen lankidetzari esker sortzen dela

Munduan zehar hedatutako enpresa batek hau eduki behar du:

Nazioartean erreferentziazkoa den zentro teknologiko izateko asmoa, bertan bikaintasun zientifikoa eta industriari soluzio berriak ekartzeko gaitasuna ikerketa-talde guztien bereizgarri izanik.

Ez, ordea:

Ikuspegi erabat lokala eta epe laburrekoa.

Eta enpresen munduko erreferentzia bat aipatzekotan? …

Beti behatzen diezu handiei. Google edo Apple eredugarri dira.

Haren filosofiagatik gustuko duzun enpresa…

Fraunhofer -en ikerketa-zentro prestigiodunak eta zenbait unibertsitate garrantzitsu, besteak beste MIT edo Stanford.

Talentuak hauxe dakar berarekin…

Estrategia, multzo-ikuspegia, giza balioak eta adimen emozionala, pertsonak eta taldeak kudeatzeko.

Non bilatzen dituzu enpresarako behar dituzun talentuak?

Ceit-IK4 Nafarroako Unibertsitatetik sortu zen. Zehazki, Donostiako Ingeniarien Eskolatik (Tecnun). Denboran izan den harreman horri esker, Ceit-IK4 ko ikertzaileek irakaskuntzan dihardute Eskolako gradu eta master batzuetan, eta bide ematen du ikerketa-eremuan lan egin nahi dute ikasleak erakartzeko. Horrez gainera, UPV/EHUko fakultate batzuekin eta nazio- eta nazioarte-mailako unibertsitate batzuekin ere harremana dugu.

Nire laneko mahaian edo bulegoan, beti dut…

Kafe-katilua eta papera eta boligrafoa, ideiak eta etorriak eskema eta zirriborroen bidez jasotzeko, nahiz eta digitalizazioaren oso zale naizen. Bestalde, familiaren argazki bat dut, familia baitut inspirazio egunero hobetzen ahalegintzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk