Gatte, lan orden erregistroa

Albisteak, Gipuzkoa

Akting Ingeniaritza Gipuzkoarrak gatte garatu du lege-dekretu berriari irtenbide bat emateko

2019ko martxoaren 8an, 8/2019 lege dekretu berria onartu zen eta ondorioz, enpresaren betebeharra izango da langileen lanaldiaren erregistroa eramatea eta datu hauek 4 urtez gordetzea.

Lege-dekretu berri honek enpresen antolakuntzan eragin handia izango du, gehienek ez bait dute lan orduen erregistroa kontrolatzen duen sistemarik.

Akting Ingeniaritzak 12 urte baino gehiagoko esperientzia du teknologien merkatuan eta Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan dago kokatua. Egoera berriari irtenbide bat emateko, gatte aplikazioa garatu du langileak modu errazean beren orduak erregistra ditzan.

Nola funzionatzen du gatte-k?

Alde batetik, administrariak bere kontuan langileen orduen erregistro guztiak taula naiz grafikoetan kontsultatzen ditu. Bestetik, langileak bere lanaldia mugikorrean duen aplikazio batetik erregistratzen du. Aplikazioa Android eta iOS-en dago eskuragarri.

Gaur egun enpresa ugari interesatu da gatte aplikazioaren inguruan, eta hurrengo hilabeteetan interesa han- ditzea espero da.

Informazio gehiago: https://gatte.eu/

Enpresaren profila

Aplikazioan altan eman.

Qr kodeak deskargatu.

Erabiltzaileak altan eman.

Informazioa atera eta informeak jaso.

Erabiltzailearen profila

App-a deskargatu.

Aplikazioarekin sarrera Qr kodea irakurri.

Aplikazioarekin irteera Qr kodea irakurri.

Lantokitik kanpo egon ezkero, erregistroa eskuz egin daiteke.

Pausu errez hauek jarraituz, sarrera eta irteera guztiak erregistratuak geratuko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk