CEITek eta TECNALIAk 70 aditu baino gehiago bildu dituzte Donostiako campusean Pulbimetalurgiari buruzko VIII. Kongresurako

Albisteak, Gipuzkoa

CEIPM2023 Pulbimetalurgia Kongresua Espainiako eta Iberoamerikako garrantzitsuenetako bat izango da, eta Euskadiko Teknologia Parkeko Donostiako Campusean egingo da, maiatzaren 29tik (astelehena) maiatzaren 31ra (asteazkena)

Hauts-metalurgia funtsezko fabrikazio-teknika da gaur egun automobilgintzan, industria aeroespazialean, biomedikuntzan, elektronikan, energian eta beste merkatu garrantzitsu batzuetan

Biltzarra eztabaida tekniko eta zientifikoko foro gisa antolatuko da, mundu akademikoaren eta industriaren artean ideia eta esperientziak trukatzeko. Hauts-metalurgiaren esparruko azken berrikuntzak eta joera teknologikoak eta merkatukoak ezagutzeko aukera izango dute biltzarrera datozen pertsonek

Industry Unit, Technology Centre, Tecnalia Research & Innovation, Donostia, San Sebastian, Basque Country, Spain

Hauts-metalurgia funtsezko fabrikazio-teknika da gaur egun industria askotan; besteak beste, automobilgintzaren, industria aeroespazialaren, biomedikuntzaren, elektronikaren eta energiaren sektorearen merkatuak hornitzen dituzten industrietan. Metal-hautsen konformazioan eta sinterizazioan oinarritutako ekoizpen-prozesu bat da, forma konplexuak eta perdoi oso doiak dituzten kalitate handiko piezak (adibidez, engranajeak, motor-osagaiak, inplante medikoak, ebaketa-tresnak eta egitura-piezak) arrazoizko kostuan ekoizteko erabiltzen dena. Teknologia jasangarria da, osagaiak ia azken formarekin lortzen baitira, eta, hala, lehengaiak gehiago aprobetxatzen dira.

CEIT zentro teknologikoak eta TECNALIA ikerketako eta garapen teknologikoko zentroak antolatu dute ekitaldia, gai honi buruz estatuan eta Iberoamerikan antolatzen den garrantzitsuenetariko bat. Honako hauek dira: Pulbimetalurgiaren VIII. Biltzar Nazionala eta III. Kongresu Iberoamerikarra, CEIPM2023 izenekoa, Euskadiko Teknologia Parkearen Donostiako campusean egingo dena, astelehen honetatik, maiatzaren 29tik, asteazkenera arte.

Hiru egun horietan, eztabaida tekniko eta zientifikoko foro bilakatuko da CEIPM2023 Biltzarra, mundu akademikoaren eta industriaren artean ideia eta esperientziak trukatzeko. Bertaratzen direnek aukera izango dute hauts-metalurgiaren esparruko azken berrikuntzak, joera teknologikoak eta merkatukoak, fabrikatzaile eta enpresek garraioaren elektrifikazioan dituzten erronkak, hidrogenoaren aplikazio berriak eta fabrikazio aditiboa ezagutzeko, besteak beste.

70 bat hizlarik inguru funtsezko zenbait gairi buruz egin dituzten azterketak azalduko dituzte. Gai horien artean daude, adibidez, hautsaren fabrikazioa, fabrikazio aditiboa, metal-hautsa prozesatzeko bestelako teknika batzuk, material arinak, material funtzionalak, material gogorrak eta ultragogorrak, metal-hautsezko egiturazko piezak, karakterizazio-teknikak, modelizazioa eta aplikazioak.

Ekitaldian, esparru akademikoko parte-hartzaile garrantzitsu batzuez gainera, sektoreko enpresa nazional garrantzitsuenak izango dira: AMES, STADLER, PMG, MIMTECH, ADDIMAT eta AUBERT & DUVAL.

Laburbilduz, biltzarrera datozen profesionalek aukera izango dute, besteak beste, materialen zientziaren oinarrizko alderdiei, fabrikazio-teknologietan izan diren azken lorpenei, aplikazio industrialei eta ekonomia zirkularrean duten integrazioari buruzko informazioa eskuratzeko.

 

Partekatu

Beste berri batzuk