CIC bioGUNE: AEBetako NIHk bi ikerketa finantzatu ditu
NIHk (National Institutes of Health), mediku-ikerketa sustatzeko Estatu Batuetako Gobernuaren menpe dagoen erakunderik nagusienak, 2,5 milioi dolarrekin –2 milioi euro inguru– finantzatuko ditu minbiziaren aurkako bi ikerketa-proiektu. Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen CIC bioGUNE eta Los Angeleseko Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatea (USC) dira horien buru.