Frantziako Securitas konpainiak bere “Truck Guard” sistemarentzako Owasys ekipoak aukeratu ditu

Securitas Alert Services-ek, monitorizazioan berezitutako Securitas taldeko Frantziako konpainia subsidiarioak, eta Metod Localisation-ek, softwarea eta lokalizazio-zerbitzuak garatzen dituen enpresa frantziarrak, Owasys ekipoak aukeratu dituzte ondoko segurtasun- eta lokalizazio-sistema garatzeko: “Truck Guard”. Metod Localisation enpresak garatutako lokalizazio-sistema horren bidez, Securitas Alert Services-en Truck Guard detekzio-sistemak merkantzia eta gidaria babesten ditu, hura kabinaren barruan nahiz trailerrean egon. Soluzioak Owasys-en hardwarea eta Linux sistema eragileaz gain, ehunka aplikazio garatzeko plataforma irekia ere badu.