CIC biomaGUNE erreferentziako zentro bihurtu da nazioarteko zientzialari entzutetsuentzat
- Glikozientzien esparruan adituak diren ikerlari frantziar aitortu bik, Anne Imbertyk eta Serge Perezek, 4 hilabete emango dituzte zentro donostiarrean, bertako ikertzaileekin hainbat proiektu zientifiko gauzatzeko.
- Berriki Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) zentroko Kimika Institutu Nazionaleko zuzendariondo izendatu duten Imbertyk aipatu erakundearen zilarrezko domina jaso zuen 2012an eta Perez doktoreak, aldiz, Grenobleko Sincrotrón (2009-2011) zuzendu zuen, Europako instalazio zientifiko nagusietako bat.
Anne Imberty eta Serge Perez,Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) zentroko zientzialari frantziar aitortu bi, 4 hilabetez egongo dira CIC biomaGUNEn bertako zientzialariekin ikerketa-proiektu banatan elkarlanean aritzeko.
Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) zentroko Kimika Institutu Nazionaleko –Frantziako Goi Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioaren mendeko erakundea, Espainiako CSICaren baliokidea–zuzendariondoko zientifikoa den Imberty doktoreak aipatu erakundearen zilarrezko domina jaso zuen 2012an. Perez doktorea, aldiz, Grenobleko Sincrotrón ESRFko –Europako instalazio zientifiko nagusietako bat– zuzendari zientifikoa izan da. 19 herrialdek parte hartzen dute bertan eta sinkotron erradiazioaren bidez materia solidoa osatzen duten atomo eta molekulak ikertzen dituzte. Grenobleko instalazioak 48 sorta-linea ditu eta urtero zerbitzu ematen die 900 bat esperimentu egiten dituzten 6.000 zientzialari ingururi. en sus instalaciones a dos invº invºestigadores dentxperimentos diferentes.
Zientzialari biek lankidetza-harreman luzea dute Niels Reichardt, Soledad Penadés eta Manuel Martín Lomas –zentroko zuzendari sortzailea eta Luis Liz Marzánen aurretiko zuzentzailea– ikertzaileekin. Frantziako ikertzaileek eta CIC biomaGUNEk elkarrekin lan egin dute aldez aurretik hainbat ikerketa-programatan, horien artean, Europar Batasunak finantzatutako eta Europan egiten den ikerketa egituratzera bideratutako zenbait proiektutan.
Gaur egun, CNRSren eta CIC biomaGUNEren arteko lankidetza-hitzarmen formalean jasota dago lan-ildo hori, zeina bakteria patogenoen lektinak detektatzea baitu helburu. Izan ere, Anne Imberty arlo horretan jardungo da Niels Reichardtekin dagoen bitartean.
Bestalde, Soledad Penadésekin kolaboratuko du Serge Perez, glikonanopartikula konplexuen ezaugarri tridimentsionalak eta proteina hartzaileekin duten elkarreragina aztertzen.
Donostian egongo diren bitartean, ikertzaile frantziar biak bertako Talent Housean ostatu hartuko dute, I+Garen esparruan jarduten diren ikertzaile eta profesionalentzako bereziki egindako egoitzan.
Anne Imbertyk, Glikobiologia Molekularra taldeko zuzendariak Grenobleko CNRSko Makromolekula Begetalen Ikerketarako Zentroan (CERMAV), doktoretza eskuratu zuen almidoiaren egituraren gainean egindako ikerketa batekin. Ondoren Torontora aldatu zen eta bertan post-doc ikasketak osatu zituen proteina eta karbohidratoen arteko elkarreraginari buruzko ikerketa batekin. Iaz CNRSren zilarrezko domina eskuratu zuen eta berriki Kimika Institutu Nazionaleko zuzendariondoko zientifiko izendatu dute, erakundearen Diziplinarteko Batzordearen ordezkari izateko bereziki.
Bere ikerketa-eremua dira, batik bat, biologikoki aktiboak diren oligosakaridoak eta horiek lektinekin duten elkarreragina. Gainera, karbohidratoen modelatzean jardun da eta euren propietate konformazionalak ikertu ditu.
Serge Perezek kristalografia gradua lortu zuen Bordeleko Unibertsitatean. Urte batzuk Oregoneko Unibertsitatean, AEBetan, eta Montrealeko Unibertsitatean, Kanadan, egon ondoren, Frantziara itzuli zen, CNRSko Makromolekula Begetalen Ikerketarako Zentroan (CERMAV) sartu eta bertako zuzendari izan zen 1994 eta 2006 artean. 2007an European Synchrotron Radiation Facilityko Bizi Zientziak, Kimika eta X Izpien Irudia programa zuzentzea onartu zuen eta zentro entzutetsu horren zuzendari zientifiko izan zen 2009 eta 2011 artean. CNRSra bueltatu zen iaz.
Bere interes-eremuak dira, besteak beste, oligosakarido, polisakarido eta glokokonjugatuen egitura ez ezik, proteina eta karbohidratoen arteko elkarreragina ere aztertzea.