NEIKERek hondakin organikoen kudeaketatik eratorritako azpiproduktuak ongarri gisa duen eraginkortasuna egiaztatu du

Bizkaia

  • Nekazarientzat aurrezpen handia da ongarri mineralekiko

Hondakin organikoen kudeaketatik eratorritako azpiproduktuak aprobetxamendu ezin hobea izan dezake bazka artora eta neguko gari bigunera zuzendutako lurrak ongarritzeko, NEIKER Tecnalia – Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak egindako azterketa baten arabera. Egoera horrek aurrezpen ekonomikoa ekar diezaieke nekazariei ongarri mineralekin alderatuta. Ikerketa ONITEK enpresarekin lankidetzan egin da. ONITEK energia eta ingurumen gaietako kudeaketan eta garapen teknologikoan dihardu, nekazaritzako elikagaien industriaren arloan, eta ikerketak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren babesa izan du.

NEIKER Tecnaliako espezialistek digestio anaerobikoaren prozesutik datozen azpiproduktuek ongarri gisa duten balioa aztertu dute; prozesua material biodegradagarriaren deskonposizioa da, oxigenorik gabe, eta materiala ONITEKek hondakin organikoak kudeatzeko sustatzen dituen plantetatik dator. Saiakuntzak Arabako Arkauti eta Ilarduia herrietan egin dira, azken hiru urteetan, eta adierazten du digestatoaren aplikazioak ongarri mineral konbentzionalen emaitza berdinak lortzen dituela bazka artorako eta neguko gari bigunerako.

Saiakuntzek azalerarazi dutenez, ale produkzio eta kalitate berdina lortzen da eta, ondorioz, digestatoa alternatiba egokia da ongarri mineralek ematen dute fosforo eta potasiorako, eta nitrogenoaren zati handi baterako. NEIKER-Tecnaliako ikerlariek kalkulatu dute hondoko digerituaren erabilerak hektareako 200 euroko aurrezpena dakarrela ongarri mineralak erostearekin alderatuta, ingurumenarentzat balio garrantzitsua izateaz gain.

Hondakin organikoak kudeatzeko plantetatik datorren digerituak behi purinaren antzeko itxura dauka. Nutrienteetan duten edukia dela eta, horien artean nitrogenoa, fosforoa eta potasioa egonik, elementu egokia da laboreetan aplikatzeko.

20 eta 39 tona artean hektareako

Saiakuntzetako lehenengoa 2011n egin zen, hiru digeritu dosi erabiliz (20, 29 eta 30 tona hektareako) bazka artorako ihinztadura bidezko labore batean, Arkautin. 2011-12 kanpainan beste saiakuntza bat egin zen, Arkautin, neguko gari bigunarekin, 20 eta 30 t/ha aplikatuz. Azkenik, 2012-13 kanpainan ikerketa Ilarduian egin zen, baita ere neguko gari bigunarekin, 30 t/ha digeritu aplikatuz.

Partekatu

Beste berri batzuk