Ezagutza, Berrikuntzarako lehengaia

Bizkaia

  • Innobasquek antolatu duen “Berrikuntzarako ezagutza erabiltzea” jardunaldian Eusko Jaurlaritzaren, hiru euskal unibertsitateen eta enpresa pribatuen ordezkariek hartu dute parte, guztiak ezagutzaren sorkuntzan eta kudeaketan inplikaturiko eragileak, ezagutza edo jakintza baita berrikuntza egiteko beharrezko lehengaia.
  • Leadership and Cooperation in Academia” liburua aurkeztu da, James Wilson-ek (Orkestra) Roger Sugden-ekin (British Columbia Unibertsitatea, Kanada) eta Marcela Valania-rekin (Stirling Unibertsitatea, Erresuma Batua) batera idatzia, eta bertan unibertsitateen eragina aztertzen da gizarteen garapen sozio- ekonomikoan.

Gaur goizean egin da Deusto Business School-en “Berrikuntzarako ezagutza erabiltzea” jardunaldia, “Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan, eta parte-hartzaile izan dira bertan Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako  Unibertsitate  eta  Ikerketa  sailburuordea;  Guillermo  Dorronsoro, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria; Iñaki Largo, UPV/EHUko Enpresarekin Harremanetarako zuzendaria; James R. Wilson, Orkestrako Lurralde, Berrikuntza eta Klusterren zuzendaria; Lourdes Fernández, Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria; Néstor Salvador Boichenco, RBT Consulting-eko kanal berrien garapena; Cristina Rodríguez Morcón, Uría & Menéndezeko Ezagutzaren Kudeaketa zuzendaria; Teresa González eta Alberto Bokos, Innobasque Berrikuntzaren Euskal  Agentziako  korporazio-zuzendaria  eta  komunikazio-zuzendaria,  hurrenez hurren. Agente edo eragile hauek guztiak daude inplikaturik ezagutzaren sorkuntzan eta kudeaketan, ezagutza edo jakintza izanik berrikuntza egiteko beharrezko lehengaia.

Wilson-ek “Leadership and Cooperation in Academia” liburua aurkeztu du, horren egile-kidea delarik British Columbia Unibertsitateko (Kanadako) Roger Sugden-ekin eta Stirling Unibertsitateko (Erresuma Batuko) Marcela Valania-rekin batera. Argitalpenean unibertsitateen eginkizuna aztertzen da eskualdeen garapen sozio-ekonomikoan, eta hausnarketa egiten da unibertsitateak gizartean izan behar duen eraginaz. Unibertsitatearen hirugarren misioaz hitz egiten du, hau da, honek izan behar duen eragin edo inpaktuaz kokaturik dagoen eskualdean, erakunde bakoitzak bere testuingurura egokitu behar duelarik, bakoitza ezberdina delako.

Honela, adibidez, Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuaren kasua aztertu da, Euskadin lehiakortasuna hobetzeko ikertzen duena. Erakunde honen ikerketak aztertu dira eta euskal gizartean duen benetako eragina. “Leadership and Cooperation in Academia” liburuak ezagutzaren baterako sorkuntzaz hitz egiten du hainbat interes- talderen -unibertsitate, enpresa eta gobernuaren- artean, eta azpimarratzen du denbora behar dela bien artean harremanak eraiki eta hori lortzeko. Azkenik, ekonomistek jokatzen duten eta krisi honetan jokatzen ari diren paperaz ere hitz egin du Wilson-ek: profesional horien figura aldarrikatu eta horien ezagutza inoiz baino beharrezkoagoa dela nabarmendu nahi izan du, baina hori argitara emateko uzkur agertzen direla konfiantza faltagatik edo beren erosotasunetik irteteak sortzen dien beldurragatik.

Bestalde, bai Deustuko Unibertsitateak, bai Mondragon Unibertsitateak eta bai UPV/EHUk, ezagutza  sortu  eta  zabaltzeko  agente  gisa,  beren  eginkizuna  zein  den azaldu dute, eta nola egiten duten hori gizarteari eta enpresari transferitzeko. Honela, Mondragon Unibertsitatea ezagutza-zentro gisa aurkeztu da, bere prestakuntza- eskaintza  oso  lotua  dagoelarik  enpresa-premiei,  ezagutza-arlo  espezifikoetan sakonduz. UPV/EHUk bere 47.000 ikasleak aipatzen ditu harro, hiru lurralde historikoetan 31 zentrotan banatuak, eta bertan 3.000 ikaslek egin dute doktoretza, ezagutza sortuz eta hori enpresara transferitzeko lan eginez.

Azkenik, enpresa-jardunbide egokien hiru kasu ere ezagutarazi dira, erakunde horietan dagoen ezagutza erabiltzen dutelarik balioa sortzeko lehengai gisa. RBT Consulting, Alhóndiga Bilbao eta Uría y Menéndez abokatu-bulegoak dira.

Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan kokatzen da; ekintza hauekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die hilero dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk