CIC energiGUNE erreferente gisa finkatu da ekipamendu elektroniko eta elektrikoetarako jasangarritasun teknologikoaren erregulazioan

Albisteak, Araba

Andrea Casas CIC energiGUNEko jasangarritasunean espezialistak ingurumen-arau berrietara egokituta dagoen eta “Ekipo elektroniko eta elektrikoak eta osagai elektrikoak” arlorako espezifikoa den eta hemendik aurrera Produktuaren Ingurumen Adierazpena lortu ahal izateko gailuen fabrikazioan aplikatu beharko den lehen Produktu Kategoriaren Araua (PCR) idazten lagundu du

CIC energiGUNEk, energia elektrokimikoaren biltegiratzean eta bihurketan eta energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan erreferentea den euskal ikerketa-zentroak, beste urrats bat eman du jasangarritasun teknologikoan erreferentziazko eragile gisa finkatzeko, “The International EPD System” erakunde ziurtatzaile liderrak bultzatutako “Ekipo elektroniko eta elektrikoak eta osagai elektrikoak” arlorako Product Category Rule (PCR) berriaren lanketan modu aktiboan parte hartu ondoren. Arau hori da ingurumen-irizpide berrien arabera argitaratzen den lehen PCRa, eta euren gailuetarako Produktuaren Ingurumen Adierazpena lortu nahi duten fabrikatzaileek aplikatu egin beharko dute.

“PCR hori argitaratzea funtsezkoa da baterien industriarako, estandarizazioaren bidez funtsezko alderdiak bultzatzeko aukera ematen duelako, hala nola gailuen birziklagarritasuna, haien bizi-zikloaren optimizazioa, edo teknologia garbien berrikuntza sinesgarria eta gardena”, adierazi du Araua egiten modu aktiboan parte hartu duen Andrea Casas CIC energiGUNEko jasangarritasunaren arduradunak.

PCR horren helburu nagusia –enpresa ziurtatzailea egiten ari den Product Category Rule delakoari egokitzeko prozesuan ezagutzera ematen den lehena– ekipo elektronikoen eta elektrikoen bizi-zikloan zehar ingurumen-jarduna ebaluatzeko arauak, eskakizunak eta metodologia definitzea da. Horrela, CIC energiGUNEren parte-hartzeak bateriaren industriarako erreferentziazko erakunde gisa kokatzen du euskal zentroa; izan ere, –eskatutako jasangarritasun-irizpideak zehatz-mehatz ezagutzeaz gain– zuzenean lagundu du baterien alderdi kritikoen kudeaketan (materialak, birziklagarritasuna, hondakinak…), CIC energiGUNEn sustatzen diren Jasangarritasun Helburuak aplikatuz.

Zehatzago, PCRak funtsezko hainbat alderdi barne hartzen ditu, hala nola irismena eta aplikagarritasuna. Izan ere, definitzen du zer produktu mota dauden estalita eta horien irismen geografiko globala; Bizi Zikloaren Ebaluazio Eskakizunak (LCA); Ingurumen Jardueraren Adierazleak; eta Dokumentazioa eta Txostena, EPDren edukiari eta formatuari buruzko jarraibideak eskaintzen baititu, datuen aurkezpena zehatza eta egiaztagarria dela ziurtatuz.

Baterien industriaren ikuspegitik, “Ekipo elektronikoak eta elektrikoak eta osagai elektrikoak” arlorako PCRa argitaratzeak –2029ra arte izango du balioa, aldizkako berrikuspenekin eta beharrezko eguneratzeekin, arau-aldaketekin edo aurrerapen metodologikoekin lerrokatzeko– aurrerapenak ekarriko ditu gailuen gardentasunean eta ingurumen-alderaragarritasunean; araudia betetzean eta lehiakortasuna hobetzean; bizi-zikloaren eta birziklagarritasunaren optimizazioan; eta inbertsio ‘berdeetarako’ sarbideetan.

“Labur esanda, arau hori baterien industriatik ekonomia jasangarriago baterako trantsizioa bultzatzen duen funtsezko tresna da, ingurumen-inpaktua murrizten, lehiakortasuna hobetzen eta merkatu globaletan gero eta handiagoa den gardentasun- eta ingurumen-erantzukizun-eskaerarekin bat egiten lagunduz”, Andrea Casasek ziurtatu duenez.

Partekatu

Beste berri batzuk