CIC energiGUNEk ateak irekitzen dizkio Michelin hirien II.

Albisteak, Araba

Nazioarteko hainbat erakundetako ordezkariek osatutako segizio batek CIC energiGUNE bisitatu du energia biltegiratzeko arloan egindako azken aurrerapenak zuzenean ezagutzeko, jasangarritasunari begira ezinbestekoa baita. Hori izango da, hain zuzen, kongresuaren ardatzetako bat.

Gaur goizean, CIC energiGUNEk, biltegiratze elektrokimiko eta termikoaren inguruko ikerketa- zentroak, lau kontinentetako hainbat erakundeko hogei bat ordezkari hartu ditu, egun hauetan Europa Jauregian egiten ari diren jardueretan, Michelin Hirien II. Kongresuaren barruan.

Vitoria-Gasteizko Udalak Michelin taldearekin batera antolatutako kongresuak Michelin lantegia kokatzen den hirien ordezkari diren nazioarteko ehun aditutik gora ekarri ditu, etorkizunari begira hiri jasangarriagoak eraikitzearen inguruan eztabaidatzeko. Programatuta dauden jardueren artean, bertaratu direnek ostegun goizean gertutik ezagutu ahal izan dituzte hirian jasangarritasunaren inguruan abian jarritako proiektu nagusiak, besteak beste Eraztun Berdea, Gizarte-etxeen sarea, mugikortasuna, eraikuntza jasangarria eta Arabako Parke Teknologikoa.

Nuria Gisbertek, CIC energiGUNEren zuzendari nagusia, gidatu ditu bisitariak Europa mailan energiaren biltegiratzea ikertzen duten bost zentro onenen artean dagoen zentroko instalazioetatik, zeiaren egoitza Parke Teknologikoan dagoen. Bertara hurbildu direnek interes handia jarri dute prototipoen geletan   eta biltegiratze elektriko eta biltegiratze termikoa probatzeko geletan. “Prototipoen eta saiakuntzen gure laborategiei, eta nazioarteko mailan gure ikerketa taldeak egindako goi inpaktuko argitalpenei esker hegoaldeko Europako energia biltegiratzearen inguruko laborategi onena bihurtu gara”, dio Gisbertek.

Zentrorako bisitan Raquel Ferretek ere hartu du parte, Negozioaren Garapeneko zuzendaria, zeinak zentroaren teknologiaren transferentzia-prozesua azaldu dien bertara etorri direnei: “Enpresekin eta ZTBESaren beste eragileekin elkarlanean dihardugu gure enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzeko irtenbide teknologikoak ekartzeko. Zentzu horretan, energia bilketa funtsezkoa da, energia trantsiziorako eta etorkizuneko jasangarritasunerako aldaketa-palanka baita”.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk