CIC energiGUNEk energia biltegiratzean Europako adituak aholkatuko ditu Battery 2030+ europar ekintzan

Albisteak, Araba

CIC energiGUNE, nazioarteko mailan automobilgintzarako egoera solidoko baterietan aditua, arlo horretako nazioarteko eragile handiak aholkatuko ditu.

Arabar zentroa etorkizuneko auto elektrikoentzako baterien inguruko goi inpaktuko argitalpenen buru da Europa mailan.

CIC energiGUNE Batteries 2030+ ekimenaren Batzorde Aholkulariaren parte izango da, biltegiratze eremuan ikerketa eta industria arloetako europar zentroen ekintza koordinatua zuzentzen duen batzordea, alegia. Ekintza honek Europa mailan etorkizuneko biltegiratze elektrokimikoko sistementzat ibilbide-orria egitea sustatuko du. CIC energiGUNEk automobilgintzarako egoera solidoko baterietan esperientzia nabarmena duela eta, beste ikerketa zentro batzuk aholkatzen dihardu, besteak beste SINTEF, CNRS, FRAUNHOFER eta CIDETEC euskalduna.

Batzorde Aholkulari bezala, CIC energiGUNEk ekimenaren garapenen azterketa sakona eta independentea eskainiko du, eta kalitate eta bikaintasun maila hobea bermatuko du, gehiago hedatzea ahalbidetze aldera. Beraz, proiektuak irauten duen bitartean, aldika, proiektuaren partzuergoarekin elkartuko den adituen taldeko partaide da.

Testuinguru horretan, CIC energiGUNEren ekarpen aditua ekimenaren jarduera nagusiekin egongo da lerrokatuta, epe ertain edo luzean energia elektrokimikoaren biltegiratzean, Europaren eta “jarrera ultra-altu”-ko baterien industria jasangarri baten lidergoari lagunduz.

Zentroak balantze ezin hobearekin itxi zuen iazko urtea Europako proiektuetan parte hartzeari dagokionez. CIC energiGUNEk H2020 esparruko 9 proiektutan hartu zuen parte, hain zuzen ere, eta baita harekin erlazionatutako 3 ekintzetan ere. Ekintza horiek eragindako aurrekontua 120 milioi eurokoa izan zen, guztira. CICek H2020 proiektuetako bi zuzendu zituen, eta 10 euskal enpresaren ikerketako Europako esparrua bultzatu zuen.

CIC energiGUNE energia biltegiratzearen arloko Europa mailako 5 ikerketa zentro onenen artean dago. Are zehatzago, elektrolito polimerikoko ikerketa lerroa (etorkizuneko ibilgailu elektrikoaren baterientzat ezinbestekoa) Europa mailan onena da goi inpaktuko argitalpenei dagokienez. Ikerketa-ildo honen buruan dago Michel Armand irakaslea, honoris causa doktore zenbait unibertsitateren eskutik, litioko baterietan egun erabiltzen diren hainbat teknologiaren aita eta ibilgailu elektrikoen baterientzat elektrolito solidoa erabiltzearen ideia kontzeptualizatu zuen lehena. Ikerketa horri esker, CICek nazioarteko automobilgintzako konpainia garrantzitsuenak aholkatzen ditu, eta baita Euskadi mailako beste hainbat enpresa ere.

CIC energiGUNEri buruz

CIC energiGUNE ikerketa-zentro erreferentea da Europan energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen eremuan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ekimen estrategiko da eremu horretan zentroa, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen eta biltegiratzearen sektoreko Euskadiko enpresa nagusien laguntza du patronatuan: IBERDROLA, CEGASA PORTABLE ENERGY, SENER, SIEMENS-GAMESA, ORMAZABAL, IDOM, SOLARPACK, CORPORACIÓN MONDRAGÓN ETA NORTEGAS.

Halaber, CIC energiGUNEk dituen azpiegiturak medio, energia biltegiratzen hegoaldeko Europako erreferentzia-laborategia da, instalazio paregabeak dituelako, prototipoak eta saiakuntzak egiteko azpiegiturak edo biltegiratze elektriko (automobilgintzarako egoera solidoko bateriak barne) eta termikorako instalazioak, esaterako. Euskal zentroaren zifrek haren arrakasta bermatzen dute: 500etik gora argitalpen zientifiko dauzka eta urtean 35 industria proiektu baino gehiagotan parte hartzen du.

Partekatu

Beste berri batzuk