CIC biomaGUNE terapia fotodinamikoaren bidez minbizia tratatzeko oxigenoa garraiatzen duten nanopartikulak garatzeko ikerketa bateko buru da

Albisteak, Gipuzkoa

Terapia fotodinamikoa zelula kantzerigenoen heriotza eragiten duten erradikal askeen foto estimulatua sortzean oinarritzen da

CIC biomaGUNEk koordinatutako ikertzaile-talde batek Oxigenated proiektuaren lanekin hasi da. Proiektuaren helburua honako hau da: terapia fotodinamikoaren bidez minbizia tratatzeko oxigenoaren nanogarraiatzaileak eta agente fotosentsibilizatzaileak garatzea. Proiektuan, garraiatzaileen garapena eta in vitro eta in vivo azterketak zenbait minbizi-eredutan hartzen dira aintzat, fabrikatutako materialen ahalmen terapeutikoa ebaluatzeko.

CIC biomaGUNEko adituek (Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea), Charité Berlín ospitaleko medikuntza-fakultateak (Alemania), Tartuko Unibertsitateak (Estonia), Surflay Nanotec GmbH-k, Berlinek (Alemania), San Martin Generalaren Unibertsitate Nazionalak (Argentina), Brasiliako Unibertsitateak (Brasil), Chulalongkon-eko Unibertsitateak (Tailandia) eta Universidad Nacional del Sur unibertsitateak (Argentina) lan-talde horren lehen bilera egin dute; taldeak bere ikerketa-jarduera datozen lau urteotan egingo du.

“Terapia fotodinamikoa zelula kantzerigenoen heriotza eragiten duten erradikal askeen foto estimulatua sortzean oinarritzen da. Terapia bereziki erabilgarria da azaleko minbizirako eta Bowen gaixotasunerako”, azaldu du Sergio Moya CIC biomaGUNEko ikertzaileak eta Oxigenatedeko koordinatzaileak. “Gure helburua ehun gaiztoan agente fotosentsibilizatzailea aplikatzea da; hura argiaren bidez asaldatuko da, oxigeno eta erradikal askeen espezie erreaktiboak sortzeko. Erradikal askeak izango dira zelula kantzerigenoen heriotzaren azken arduradunak. Ehunen oxigenoaren presentzia ezinbestekoa da terapia honetan, baina ehun gaiztoan oxigeno gutxi egoteak (hipoxia) mugatu egiten du bere aplikagarritasuna. Oxigenated proiektuaren bidez, ehun kantzerigenoan oxigenoaren edukia areagotu nahi da eta, horrela, eraginkorragoa izatea terapia fotodinamikoa; horretarako, oxigenoaren garraiatzaile izango diren eskala nanometrikoko materialak erabiliko dira”, esan du CIC biomaGUNEko ikertzaileak, aplikazio biomedikoetarako materialen garapenean espezializatuak.

Proiektuaren garapenak terapia fotodinamikoaren bidezko minbiziaren tratamenduan aplika daitezke eta terapia horren emaitzak eta tratatutako pazienteen bizi-baldintzak hobetzeko balio dezakete.

Diziplina anitzeko ikerketa da, eta materialen zientziaren, fisikaren, biologia molekularraren, medikuntzaren eta irudi preklinikoaren zenbait alderdi jaso ditu.

Proiektuan parte hartzen duen CIC biomaGUNEko taldea nanoteknologian eta materialen zientzietan esperientzia duten kimikariek eratzen dute, biologiarekin eta medikuntzarekin konexioan: Sergio Moya dk. (koordinatzailea); Patricia Andreozzi dk., minbiziko nanomedikuntzan aditua; Eduardo Guisasola dk., minbiziko aplikazioetarako askapen kontrolatuko sistemen garapeneko espezialista; eta Elisa Bindini dk., nanomaterialak eta material hibridoak fabrikatzen aditua.

Partekatu

Beste berri batzuk