Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea: SPRI ANTENEN ZERBITZUA

SPRI Taldeak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak 2018an abian jarritako SPRI antenen zerbitzuarekin aurrera jarraitzen dute. Zerbitzua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parkeetan kokatuta dauden enpresa guztiei zuzenduta dago.

Zerbitzu honen bidez, zuzeneko harremanetarako aukera eskaini nahi dute instituzio biek, SPRIk ematen dituen zerbitzuen inguruko (programak, laguntzak, orientabidea, etab.) edozein zalantza edo kontsulta argitzeko. Antenetan, proiektu zehatzak lantzen dira; hau da, jada abiarazitako edo prestaketa-fasean daudenak, zeinen inguruan SPRIk aholkularitza eman dezakeen.

Orain arte egin izan den moduan, inprimakiak betetzeko epea hilero irekiko da. Eskatzaileek kontsultaren azalpen laburra eta harremanetarako pertsonaren izena adierazi beharko dute. Hitzorduak adostu eta dagokion aurrerapenarekin jakinaraziko dira.

Enpresa eskatzailearen kokapenari dagokion Parkean egingo dira antenak, hilabetean behin, asteartean (jaiegunea denean izan ezik, kasu horretan hurrengo egunean egingo baita) eta Sarea osatzen duten Parkeetako bakoitzean. SPRIk zuzenean hartuko ditu hala eskatu duten enpresak.

Hurrengo saiorako datak, hauek dira:

Izen-emateko epea: Martxoaren 18tik 22ra

Bilerak: Martxoaren 26an

Lekua: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Eraikin Nagusia – 101 eraikina

Inskripzioa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lanean jarraitzen du 2017-2020 epealdirako Plan Estrategikoarekin hartutako konpromisoan. Horrenbestez, Parkeen zeregina indartu egingo da Euskadiko berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren katalizatzaile nagusi gisa, eta enpresei behar besteko tresnak emango zaizkie haien proiektuak aurrera eraman ahal izateko.