CIC Energigunek eta Hydro-Quebécek baterien belaunaldi berria garatu dute; haiekin, ibilgailu elektrikoek karga bakoitzeko 350 Km. baino gehiagoko autonomia lortu izango dute, egungo teknologien prestazioak bikoiztuta

Araba

Ikerketa hau “Solid State Battery”·izeneko teknologian oinarrituta dago; egungo Litio-ion bateriak garatu eta potentzia handiagokoak, seguruagoak eta merkeagoak diren modeloak garatzeko aukera eskaintzen du horrek.

Zentroak Montrealen eta Gasteizen daude, hurrenez hurren, eta oraintxe argitaratu dituzte “Nano Letters” aldizkari zientifiko ospetsuan

2015G159 Graphique Batterie de nouvelle generation_v1cArabako Parke Teknologikoan dagoen CIC Energigunek Hydro-Québec ikerketa-institutuarekin batera egindako berrikuntza garrantzitsuek baterien belaunaldi berri bati bidea ireki diote eta garraioaren elektrifikazioan egungo Litio-ionezko bateriak ordezkatuko dituzte.

Hydro-Québec eta CIC Energigune ikerketa-zentroetako taldeek Nano Letters aldizkari ospetsuan argitaratu dituzte Solid State Battery teknologia berriaren xehetasunak. Bateria horrek Litio-ionezkoak gainditzen ditu eta etorkizunerako ateak irekitzen ditu bateria seguruagoak, potentzia handiagokoak eta merkeagoak lortzeko. Lehen albistea da teknologia horrek elektrolito solidoa erabiltzen duela, eta bigarrena, anodoa litio metalikozkoa dela, estaldura bereziarekin. Gainera, ikerlariek lehen aldiz erakutsi dute kargatutako bateria baten eta deskargatutako beste baten zeharkako ebakidura ekorketa bidezko mikroskopia elektorniko bidez (SEM in situ: bateriaren ziklatze-prozesua denbora errealean ikusten)

Litio-ionezko bateriek, gaur egun telefono mugigarri eta ibilgailu elektriko gehienetan daudenak, 160 km-ko autonomia lortzeko aukera eskaintzen dute. Belaunaldi berriak, ordea, irismena teknologia horretarako aurrez ikusitako gehieneko atalaseetara hurbilarazten du, autonomia bikoiztuta. Gainera, ohiko bateriek segurtasun-arrisku batzuk dituzte, elektrolikoetako likidoa oso sukoia baita.

“Gure teknologiak karga bakoitzeko 350 km baino gehiago gidatzeko erradioa duten bateriak lortuko ditu”, hala azaldu du Karim Zaghibek, Hydro-Québec Energia Biltegiratzeko eta Bihurtzeko saileko zuzendariak. “Oso garatuta dagoen eta potentzia handia duen teknologia da, eta ia prest dago merkaturatzeko”.

“Teknologia horrek aurrerapen handia dakar, Litio-ionezko bateriena baino dentsitate handiagoa baitu, anodoan litioa egoera metalikoan erabiltzen baitu”, argitu du Jesús M. Goirik, CIC Energiguneko zuzendari nagusiak. “Bateria berri hauek seguruagoak dira, elektrolito solidoa ez baita sukoia, likidoak ez bezala”.

“Hurrengo urratsa litio metalikoa da argi eta garbi; horri esker, bateriek energia-dentsitate handiak lortu ahal izango dituzte, iraunkorrak ez diren elementuen, hala nola kobaltoaren, beharrik izan gabe”, esan du Michel ARmandek, CIC Energiguneko ikerlariak. “Burdinaren eratorri sinple eta ekologiko bat erabil daiteke. Gainera, ez da hainbeste kobre behar bateria mihiztatzeko”.

Partekatu

Beste berri batzuk