Eureka! Zientzia Museoak TRIPADVISORen 2015eko Bikaintasun Ziurtagiria irabazi du

Gipuzkoa

MUSEO kategoriako negoziorik onenaren saria jaso du, bidaiei buruzko munduko webgunerik garrantzitsueneko bidaiarien iritziaren arabera.

muse-kutxaespazio01Eureka! Zientzia Museoak TripAdvisor® webgunearen Bikaintasun Ziurtagiria jaso duela jakinarazi nahi diegu bisitariei. Aurten bosgarren aldiz banatuko dute bikaintasunaren sari hori; TripAdvisor webgunean bidaiarien iritzi onak sistematikoki jaso dituzten establezimenduei soilik ematen zaie, harrera ona eskaintzeagatik. Munduko edozein tokitako ostatu, jatetxe eta atrakziok jaso dezake Bikaintasun Ziurtagiria, baldin eta bezeroei goi-mailako zerbitzua eskaini badiete modu jarraituan.

Saridunak hautatzeko, bidaiei buruzko webguneak algoritmo bat sortu du; algoritmo horretan, bezeroek hamabi hilabeteko epean TripAdvisor webgunean emandako iritzien kalitatea, kantitatea eta freskotasuna hartzen dira kontuan, baita negozioak webgunean duen iraupena eta onarpen-maila ere. Hautagai izateko, negozioek gutxienez lau burbuilako puntuazio orokorra lortu behar dute (gehienez bost burbuila lor daitezke), iritzien gutxieneko kopuru batera iritsi behar dute, eta webgunean gutxienez 12 hilabetez aktibo egon behar izan dute.

“Bikaintasun Ziurtagiria irabaztea harro egoteko modukoa da eta Eureka! Zientzia Museoko talde osoak eskerrak eman nahi dizkiegu bisitariei, TripAdvisor webgunean museoari buruzko iritzia idazteko lana hartu dutelako”, esan du Ignacio Zuzuarregui Eureka! Zientzia Museoko zuzendariak. “Bisitarien onespena lortzea, hori da saririk onena. TripAdvisor-en Bikaintasun Ziurtagiria bezeroen iritzietan oinarritzen denez, sari hori jasotzeak argi adierazten du Eureka! Zientzia Museoak jendearen konfiantza bereganatu duela, eta bikaintasunaren alde lan egiten jarraitzera bultzatzen gaitu.”

TripAdvisor for Business-en presidente Marc Charron jaunak adierazi duenez, “TripAdvisor-ek zerbitzu bikaina ematen duten negozioak saritzen ditu, eta zerbitzu bikain horren adierazgarri izaten dira bidaiariek webgunean etengabe idazten dituzten goraipamenak eta errekonozimendua”. “Bezeroei zerbitzu bikaina eskaintzen dieten negozioak nabarmentzen ditugularik, gure konpainiak mundu osoko harrera onaren mailak igotzen laguntzen du, baina horretaz gain, negozioei –txiki zein handi– lehiakideen artetik gailentzeko aukera ere ematen diegu.”

Partekatu

Beste berri batzuk