CIN/699/2011 Agindua, martxoaren 23koa, INNPACTO azpiprogramari buruzkoa.

Araba

Sistemaren Artikulazio eta Nazioartekotzearen linea instrumentalaren barnean, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko Plan Nazionala 2008-2011ren baitan. Agindu honen xedea INNPACTO azpiprogramaren finantzazioa da, helburutzat duena lankidetza proiektuak eratzea ikerketa erakunde eta enpresen artean, batera I+G+b proiektuak egiteko, berrikuntza jarduna indartuko dutenak, inbertsio pribatua mugituko dutenak, lana sortuko dutenak eta herrialdeko balantza teknologikoa hobetuko dutenak.


Laguntza finantzarioak ematea lehiaketa bidez egingo da, publizitate, gardentasun, objektibotasun, berdintasun eta diskriminaziorik eza printzipioen arabera.

Aurkeztutako proiektuek honako betekizunak bete behar dituzte:

a)-Proiektuaren aurrekontua gutxienez 700.000 euro izango da.

b)-Jardunak zenbait urtetakoak izango dira

c)-Proiektua aurkezten duen entitate taldearen ordezkaria enpresa izango da

d)-Proiektuak ez du hasi behar laguntza eskaria egiteko eguna baino lehen (efektu pizgarria) eta 2014ko abenduaren 31 baino lehen bukatu behar du.

Laguntzagai izan daitezke proiektu honetara berariaz jarritako pertsonalaren gastuak, aparatuak eta ekipamenduak, material suntsigarria, azpikontratazioak, auditoria txostenak, bidaia gastuak, eta beste gastu orokor osagarriak proiektuarekin lotura zuzena baldin badute.

Partekatu

Beste berri batzuk