Enpresentzako zerbitzu espezializatuak

Enpresentzako Zerbitzu Espezializatuak bi jarduera-eremu nagusitan ematen dira: Harremana eta Elkarlanaren Dinamizazioa, eta Eragile Espezializatuen Zerbitzuen Hurbilketa.
Lehenengo kasuan, EPTS zuzeneko hornitzaile gisa aritzen da, eta, bigarren kasuan, bitartekari gisa.
Jarri gurekin harremanetan!

EPTS hornitzailea
Welcome Pack
EPTSren campusetako batean instalatzea erabakitzen duten enpresa guztiek, maila guztietan sareko ekosisteman kokatzen laguntzen dien Welcome Pack bat dute.
Networking-ekitaldiak
EPTSk ekitaldiak antolatzeko aukera eskaintzen du, parkeko enpresen eta beste enpresa batzuen arteko harremana errazteko.
Kontaktuen kudeaketa
Sareak bezeroaren eta hornitzailearen arteko harremanetarako agenden kudeaketa errazten du enpresek eskatutako eremuetan (teknologia, aholkularitza, etab.).
Enpresen radarra
Sareak trakzio-enpresa liderrak bilatzen eta identifikatzen ditu. Enpresa horiek ez daude bertako campusetan, baina dibertsifikazio- edo/eta berrikuntza-proiektuetarako bazkideak bilatzen dituzte.
Komunikazio-zerbitzuak
Parkeen Sareak hainbat komunikazio-kanal ditu enpresek beren mezuak zabaldu ahal izateko, hala nola webgunea, aldizkari digitala, sare sozialetako profilak, komunikabideetako espazioak eta hiruhileko Euskotek aldizkaria. Jarri harremanetan komunikazio departamentuarekin
EPTS bitartekaria
Finantzaketarako kanalak
Enpresen eta finantzaketa-eragileen (SPRI, CDTI, etab.) arteko aldebiko topaketak antolatzea.
Talentuaren sustapena
Eragile espezializatuen (Eusko Jaurlaritza - Be Basque, Aldundiak, LH, Unibertsitatea) zerbitzuekin koordinatzea, garapen profesionalari laguntzea eta CTI izenekoan bokazio zientifikoak eta emakumearen papera sustatzea.
Nazioartekotzea
Eragile espezializatuekin (BTI, merkataritza-ganberak, patronalak, klusterrak) lankidetzan aritzea, nazioartekotze-ekimenetan eta -proiektuetan parte hartzeko.