Gizarterako zerbitzuak

Enpresei eta Sarean lan egiten duten profesionalei zuzendutako zerbitzuez gain, gizarteari begira erantzukizuna du.

Zientzia eta teknologia gizartera hurbiltzea

Zientzia eta Teknologia gizartetik eta gizarterako eraikitzen dira; izan ere, Zientzia eta Teknologia ulertzen, erabiltzen eta horren gainean erabakitzen duen gizartea etorkizun hobea duen gizartea da. Parkeetan, enpresa publikoa den heinean, Zientzia eta Teknologia sustatzeko jarduerak partekatzeko eginkizuna du.
• Ate irekien jardunaldiak
• Udalekuak

Gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak hobetzea

Parkeetan bidez, hainbat ekintza egiten dira bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko helburuarekin, eta Parkeko enpresekin, erakunde publikoekin eta beste erakundeekin elkarlanean. Ahalegin handia egiten dugu emakumeen artean bokazio horiek sustatzen, beren zeregina aldarrikatuz eta aukeraketako eta sustapeneko benetako berdintasunean lagunduz.
• LHko Esperientziaren Foroa Parkeko enpresekin, Hetelekin eta Ikaslanekin elkarlanean
• Bizitza zientifikoak, Parkeko eta APTEko enpresekin elkarlanean
• Hezkuntza-zentroen bisitak
• Elkarlana hezkuntza-munduko eta Zientziaren eta Teknologiaren hedapeneko eragileekin (Elhuyar, Deustuko Unibertsitatea, Ikastolen Elkartea, Hezkuntza Saila, Foru Aldundia…)
• “Zientzia eta Teknologia berdintasunean” jardunaldia, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresekin eta Emakunderekin lankidetzan

Emakumeek Zientzian eta Teknologian duten zereginari babesa eta hedapena

Parkeetan Plan Estrategikoak ildo estrategiko bat ezarri du Zientzian eta Teknologian emakumeen zeregina babesteko eta zabaltzeko. Beste batzuen artean, ekintza hauen bidez garatzen da:
• Berdintasuneko lantaldea, urteko helburuen planarekin
• ‘Berdintasunerako Foroan’ parte hartzea, Emakundek sustatuta
• Inspira manifestua sinatzea
• Parkeetan zientziaren eta teknologiaren arloan emakume profesionalak bistaratzeko ekintzak